Aireztapen-saretak ez estali

Mikel González De Reparaz
0
(Camuzzi)

Gaurko honetan, zuzenean harira joango gara: esparru itxietan dauden aireztapen-saretak ez estali, espresuki, barruan konbustio bat dagoenean.  

Testuingurua hobeto ulertzeko honako adibideak azpimarratzekoak dira: sukaldeko galdara atmosferikoak, egongelako tximiniak edo geletako berogailuak. 

Gure etxeetan, orokorrean, gasa, ikatza, zura edo alkohola erabiltzen ditugu asmo ezberdinetarako, baina erregai motak ez du axola ekidin nahi dugun arriskuaz kontzientziatzeko. 

Suaren teoriaren arabera, errekuntza guztiek oxigenoa behar dute, besteak beste. Hortaz, gelako airea berriztatzen ez bada, giroan karbono monoxidoaren maila igotzen da konbustio bukatugabea dela eta. 

Zoritxarrez ez dira gutxi gas toxiko horrek sortzen dituen istripuak, benetako arriskua da izaki bizidunentzat, osasunerako ondorio kaltegarri asko eragiten baititu. Gainera, esposizioa luzea bada, hilgarria izan daiteke.

19. sarrera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA