Kanpotik gorriak, barrutik ezberdinak

Mikel González De Reparaz
0
Jan Van der Wolf (Pexels)

Araudiaren arabera, su-itzalgailu guztiek gorriak izan behar dute kanpotik. Kargaren arabera, aldiz, su normalizatu mota bakoitzaren arabera horrela sailkatzen dira:

  • A mota: Material solidoko suteak, oro har izaera organikokoak, txingarrak sortzen direnean. 
  • B mota: Likidoen edo solido likidogarrien suteak.
  • C mota: Gas-suteak.
  • D mota: Metalen suak.
  • F mota: Kozinatzeko aparatuetan erabiltzen diren olio eta koipetik eratorritako suak. 

Gainera, ez pentsa edonola kokatu ditzakegula, erraz ikusteko eta iristeko moduan eta sua pizteko aukera gehien dagoen puntuetatik hurbil jarriko dira. 

Nolanahi ere, erabiltzeko beharra dugun eguna iritsi baino lehen, su-itzalgailuetan agertzen diren piktografiak kontuan izatea ondo legoke. Bertan, sua amatatzeko erabiltzen den produktuaren ezaugarriak eta tresna erabiltzeko jarraibideak azaltzen baitira.

23. sarrera

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA