Azken belaunaldiko baso-suteak

Mikel González De Reparaz
0
Walter Nuñez (Unsplash)

Gutxi barru, baso-suteak bolo-bolo ibiliko dira gure ahotan. Pasa den mendean, natura-inguruneko sute motak belaunadietan sailkatzen hasi ziren, fenomeno horien bilakaera eta ezaugarrien arabera.  

Gaur egun, seigarren belaunaldian gaude, eta “suzko ekaitzak” edo “muturreko portaerako suteak” izendatu dira, gero eta konplexuagoak eta suntsitzaileagoak direlako. 

Intentsitate ikaragarriko fenomenoak dira, atmosfera aldatzeko, berezko konbezio-haizeak sortzeko eta distantzia luzeetan bigarren mailako fokuak pizteko gaitasunarekin. Sute horiek larrialdi zerbitzuen itzaltze ahalmena gainditzeko gai dira, hortaz, ondorio latzak eragiten dituzte ekosisteman eta biztanlerian.

Abandonatutako landa eta klima-aldaketa fenomeno horien atzean daudela jakinda, prebentzioa, paisaiaren kudeaketa eta klima-aldaketara egokitzea premiazkoa da. 

Nahiz eta Euskal Herrian, oraingoz behintzat, horrelakorik ez ditugun jasan adi ibili beharko dugu. 

22. sarrera



Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA