Tamalez, hedabideetako lerroburu hau ohiko bihurtu da gaur egun: “Langile bat hil da lan ez beharrean”.
Adituen esanetan, zenbait kausa daude. Batetik, teknikoak, hau da, lan-eremuan dauden baldintzen menpe dauden arrisku-faktoreak. Bestetik, gizakiak eragindakoak, alegia, praktika desegokien ondorioz laneko arauen edo prozeduren hausteak. Eta azkenik, mistoak, aipatutako faktore teknikoak eta gizakiak eraginekin.
Indarrak batu ditzagun istripuen zioei aurre egiteko, lan-istripuak saihestu daitezkelako. Nola? Lan-eremuan dauden baldintza ez seguruak eta langileen ekintza ez seguruak etengabe zainduz.
Ondorioz, zure segurtasunaz, zure lankideenaz eta zure langileenaz arduratu zaitez. Lan-arriskuen prebentzioa ez da dagozkion administrazio-izapideak betetzea soilik, benetako kontzientziazio kolektiboa ere bada.
Une baterako besterik ez bada ere, mesedez, jabetu zaitez zer daukazun jokoan.
21. sarrera