Iritsi behar

Mikel González De Reparaz
0
Gasteizen hartutako argazkia (@MKL_GR)

Zalantzarik gabe, gure hiriak seinalez lepo bete ditugu. Kolore eta forma anitzek apaintzen dituzte gure kaleak eta denok dakigunez, hainbeste informazioarekin arreta galtzeko arriskua dago.

Ikur guzti horien artean, seinale konkretu batean erreparatu nahiko nuke gaurko idazkian: anbulantziak eta suhiltzaileak sartzeko erreserbatutako behin-betiko pasabidea. 

Larrialdi bati aurre egiteko lehenengo erronka tokira iristea da. Suhiltzaile zerbitzuek eskailera kamioietan dirutza inbertitzen dute, besteak beste, etxebizitzetako fatxadetara ahalik eta lasterren iristeko helburuarekin.

Araudiak, Eraikuntzaren Kode Teknikoaren bidez, arlo hori bermatzen du: hurbiltzeko baldintzak eta ingurunea suhiltzaileen zereginetan, hain zuzen ere. 

Landutako gaia ez da txantxa, emergentzia taldeen erantzun-denborak erraztea hiritar guztien ardura da. Gogoratu sutea gertatuz gero, segundoak betierekoak dira laguntzaren zain dagoenarentzat.

25. sarrera. 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA