Guztiz itzalitak ez egon arren, zenbait ikasgai zerrendatu genezake jada:
- Landa eremuaren kudeaketari muzin egin diogu, hortaz, mendietan su-karga handia pilatu da.
- Klima-aldaketak sute bortitzagoak errazten ditu.
- Lau administrazio mailek segurtasun publikoan ardura dute, udalerrietatik estaturaino.
- Emergentziak kudeatzeko sailen arduradunek prestakuntza aproposa izan behar dute.
- Herritarren autobabeza babez zibilaren lehenengo esparrua da, larrialdiei aurre egiteko formakuntza funtsezkoa da.
- Landa-inguruneko eraikinen perimetroak basoko erregairik gabe mantendu behar dira.
- Kausa naturalez gain, giza jarduera ezberdinek lotura zuzena jatorrian dute.
- Kalte pertsonalak eta materialaz gain, osasun eta ingurumen ondorioak nabarmenak dira.
- Agintarien gomendioak jarraitu, gehienbat une kritikoenetan.
- Erantzun-taldeen baliabideak eta emergentzia planak gaurkotu behar dira.
Akatsetatik ikas dezagun. Ez dago besterik!
26. sarrera.
