2025-2026 ikasturtea hasi berri dugula aprobetxatuz, ikasunitate berria proposatu nahiko nuke: eskola hezkuntza larrialdietan.
Egia esateko, 2014ko Lehen Hezkuntzako dekretuan, besteak beste, larrialdi eta hondamendien aurreko babesarekin lotutako gaiak aipatzen dira. Halaber, beste gizarte batzuk curriculum horietan gu baino askoz aurreratuagoak daude, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza barne.
“Hezkuntza zibikoa eta larrialdiak” bultzatzeko mugimendua duela urteak jaio zen, eta hiru ikasgai nagusi ditu: Babes Zibila eta Larrialdiak, Lehen Sorospenak eta Bide-Segurtasuna. Badira adibideak non aipatutako arloetan oinarrizko ezagutza duten gazteak, ezbeharrari primeran erantzun dioten.
Hezkuntzan, prebentzio kulturari gibela eman diogu. Herrialde baten ongizateaz ari garenean, aberastasunaren datuez gain, gizartearen autobabesaren ahalmena kontuan hartu beharko genuke.
27. sarrera.
MAPFRE fundazioak euskaraz eskainitako baliabide didaktikoen estekak: ariketa liburuxkak (6-8 urterako edo 9-12 urterako) eta prebentzio gidak (6-8 urterako edo 9-12 urterako).
