Bukatzear dagoen 2025ean, 63 pertsona trafiko istripuetan hil dira Hego Euskal Herrian. Iaz baino 20 gehiago, % 46 hain zuzen. Datu beldurgarri horien harira, Islandiako agintariek abian jarritako prebentzio-kanpaina burura etorri zait.
Argitaratutako irudian zure zain lerrokatuta dauden lau ibilgailu erakusten dira: taxi bat, polizia-auto bat, anbulantzia bat eta hileta-auto bat. Horiek guztiek parranda baten amaieran posible dituzun lau zerbitzari sinbolizatzen dituzte.
Mezua argia dago: beti itzuliko zara etxera nolabait, baina zuk erabakitzen duzu nola.
Autoa piztu aurretik pentsatzera gonbidatzen gaitu, segundo gutxiko erabaki batek betiko alda ditzake zure bizitza eta baita beste batzuena ere.
Urtea amaitzeko ospakizunak datozkigu, gogoratu argazkia eta argi izan zein den zure aukera.
33. sarrera.