Aragoiko Pirinioetan izandako urte bukaera beltza dela eta, hona hemen elurretan gozatzeko kirol-jarduerei buruz gogoeta laburra.
Arrisku-kirolak bi aurpegiko txanponak bezalakoak dira. Alde batean, gainditze pertsonalaren erronka, ziurgabetasunaren erakarpena edota naturarekin konexioaren bilaketa aurkitzen ditugu. Bestean, istripu larria izateko arriskua.
Nahiz eta arrisku eza lortzea ezinezkoa izan, bi alde horien arteko oreka bilatzea funtsezkoa da. Horretarako, 112 hitzetan aholkuen zerrenda partekatzea ezinezkoa denez, hiru lerroburu hauek nagusituko ditugu elur-jauzien harira: ikasi mendia interpretatzen, aukeratu ondo non zapaltzen duzun eta argi izan zure prestakuntza baliabide onena dela. Nolanahi ere, arlo horretan dihardutenek, arriskua, erakusketa eta zaurgarritasun faktoreak menperatu behar dute.
Bukatzeko, gogoratu lehiakortasuna, harropuzkeria eta zuhurtzigabetasunak motxilatik kanpo uztea.
35. sarrera.