Espezie exotiko inbaditzaile bat da. 2004an, Europara ailegatu zen Txinatik egurrez beteta zetorren ontzi bat Bordelen porturatu zenean. Geroztik, geldiezineko hedapena hasi zen Europan zehar, eta 2010ean EAEra ailegatu zen. Horregatik deritzo liztor asiarra.
Orokorrean, oso erraz identifikatu daiteke. Batetik, tamaina handia, bestetik, sabelean eraztun hori bakarra izan ezik, beste guztia beltza delako. Hortik, liztor beltza.
Itxura eta izen madarikatua izan arren, gizakiontzat ez da bereziki arriskutsua. Erleentzat ordea, benetako mehatxua da erlekumeak elikagai-iturri dituztelako. Ondorioz, gure ekosistema kolokan jar dezake polinizazioa zailtzen dutelako. Hortaz, liztor hiltzailea.
Udaberrian, habiak txikiak direnean, intsektizida bota diezaiekegu. Udan aldiz, kolonia handitzen denean izurriteak kudeatzeko enpresen ordua da. Edonoiz pertsonak arriskuan daudenean, larrialdi-zerbitzuei deitu.
49. sarrera.