Gaurko mezuaren helburu nagusia Suizidioa Prebenitzeko Nazioarteko Eguna ikusaraztea da.
Mitoz inguratutako pandemia isil horren aurrean, ezikusiarena egitea edo begiak ixtea ez da arazoari aurre egiteko modurik egokiena; horregatik aukeratu dut gaurko gaia.
Suizidioa ezin zaio gizarte-klase zehatz bati soilik lotu. Fenomeno unibertsala da, eta edozein pertsonari eragin diezaioke. Bai, edonori! Hala ere, ikerketen arabera, faktore sozioekonomikoek eragina dute arrisku-faktoreetan eta babes-baliabideak eskuratzeko aukeran.
Buru-hiltzea osasun mentaleko eta pertsona-krisi sakon baten ondorio da, eta faktore askoren elkarreraginak eragiten du (biologikoak, psikologikoak, familiarrak eta sozialak), muga ekonomiko guztiak gaindituz.
Edonork mina, deskonexioa edota etsipena helarazten baditu, ez dezagun normalizatu edo gutxietsi; eskain diezaiogun eskua, zulotik ateratzeko beste aukera bat egon daitekeelako
52. sarrera.