Etxe-suteen erradiografia

Mikel González De Reparaz
0
2025eko suteen biktimen txostenaren argazkia. (MAPFRE Fundazioa, 2026ko urria)

Azkenengo datuen arabera, 2025ean 226 pertsona hil ziren Espainian sute eta leherketen ondorioz (horietatik 165 etxebizitzetan). 2010etik erregistratutako laugarren daturik altuena den arren, azken urte honek beheranzko joera baten hasiera adieraz lezake, 2020 ondoko igoeraren ostean.

Hala ere, hildakoen kopurua oso handia da oraindik, eta legegileei hausnarketa eskatzen dieten ondorio nagusi hauek azpimarratzen dira:

  • Biktimak: 64 urtetik gorakoak dira kalteberenak; gainera, bakarrik bizi direnen heriotza-arriskua ia bostez biderkatzen da.
  • Kausak eta lekuak: Hildakoen % 80 kea edo gas toxikoak arnasteagatik gertatu ziren. Sute gehienak tresna elektrikoek eragin zituzten, eta lo-gela izan zen jatorrizko leku nagusia.
  • Garaia: Heriotzen gehiengoa (% 65 inguru) hilabete hotzenetan gertatu zen, eta etxebizitzetako heriotzen % 50 gauez izan ziren.

54. sarrera

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA