Etxeko gas-leherketa aparta Noainen

Mikel González De Reparaz
0
Oskar Montero (Diario de Navarra, 2025-01-13)

Berriki, Noainen izandako leherketa handiarien harira, gas-ihesak hausnartzeko momentua datorkit.  

Horrelako eztanda batere ohikoa izan ez arren, larrialdi zerbitzuek sarritan gas usainaren abisuak jasotzen dituzte, gehienak alarma faltsuak edo ihes xeheak izanik. 

Oro har, gure etxebizitzetan, bi gas energia-iturri mota erabiltzen ditugu: butanoa eta gas naturala. Bitxikeri gisa, biei, produktu espezifikoa gehitzen zaie gizakiok ahalik eta azkarren isuriak usaimenaren bidez antzemateko. 

Gertatutakoaren ikerketa abian dagoen bitartean, plazaratu ditzagun hurrengo gomendioak: besteak beste, aparatuen eta instalazioen azterketak eguneratuta eta aireztapen-saretak libre izatea. 

Horrezkero, usain berezirik nabaritu ondoren, gas-hornikuntzaren giltza itxi, leihoak ireki aireztatzeko, etxetik irten eta 112 larrialdi telefonora deitu. Eta badaezpada, inoiz ez argia edo tresna elektrikorik piztu. 

11.sarrera. 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA