Larrialdiak murriztea eta gizarte erresilienteagoa sustatzea da blog honen helburu nagusia. Hortaz, larrialdi ez-natural asko istripuen, arduragabekerien edo giza akatsen ondorio badira ere, asmo txarrez eragindako muturreko egoerak egon badaude.
Duela gutxiko adibide gisa, Bondin (Australia) izandako gertaera tragikoa burura datorkit. Bi gizonek bereizi gabeko tiroketa eragin zuten hondartza baten inguruan, 17 hildako eta 40 zaurituko emaitzarekin. Segurtasun alorrean “tirogile aktibo” protokoloarekin ezagutzen da horrelako gertakaria.
Blogaren xedearekin bat etorriz, su-armarekin edo arma zuriekin egindako indarkeria-egoerei aurre egiteko gomendio nagusiak hauexek dira:
- Ihesbide seguru bat badago, ihes egitea da lehentasuna.
- Ezin bada, babesa bilatu, ezkutatu eta zure burua babestu.
- Azkenik, berehalako arriskuaren aurrean, bizirik irauteko borrokarako presta zaitez.
34. sarrera.