Pirotekniari lotutako enegarren istripua. Kontrolgabeko eztanda baten ondorioz, oraingo honetan Nafarroan, berrogeita hamar zauritu inguru artatu dituzte herriko jaien txupinazoa jautitzerakoan.
Bolborazko artifizioak historikoki herri-kulturari lotuta egon badira ere, ezin dira baztertu su eta zarataz oinarritutako espektakulu horiek berez dakartzaten arriskuak:
- Pertsonenganako ondorio latzak: erredura larriak, entzumen-kalteak eta betiko trauma fisikoak.
- Sute-arrisku handia: hiriguneetan zein natura-inguruneetan, txinparta bakar batek sute larria piztu dezake.
- Talde zaurgarrienganako eragozpenak: zarata handiak eragin negatiboa du entzumen-sentikortasuna duten pertsonengan, haurtxoengan, adinekoengan eta etxeko animaliengan.
Bada garaia hausnartzeko nola ordezka daitezkeen ohiko suziriak eta petardoak. Herritarren segurtasuna bermatzeak edozein tradizioaren gainetik egon behar du.
Noiz eta non gertatuko ote da hurrengo ezusteko leherketa?
50. sarrera.