Ardogileen etsai nagusiak, karbono dioxidoak (CO2), beste behin gogor jo du Arabako Errioxa.
Gas itogarri horrek atmosferako oxigenoa desplazatzen du eta ardoa ekoizterakoan sortzen da; zehazki, mahats-muztioaren azukrea alkohol bihurtzeko hartziduran. Horrez gain, koloregabea da, ez du usainik eta zoruan pilatzen da, airea baino astunagoa delako. Horregatik guztiagatik, hartzidura alkoholikoaren industriak ondo baino hobeto ezagutzen duen arriskua da.
Laburbilduz, prebenitzeko oinarrizko neurriak hauek dira:
- Sartu aurretik: aireztapen-sistema aktibatu eta lekuan bertan dagoen CO2 maila neurtu gas-detektagailuekin.
- Istripurik balego: 112ra deitu laguntza eske eta erreskate-lanak gelditu arnas-ekipamendua jantzita izan arte. Ez da lehen aldia laguntzera doana ere hiltzen dela.
Ez zaitez inoiz arerio isil horretaz fidatu, ez baitu bigarren aukerarik ematen.
51. sarrera.