Erratza gainean
Hasiera » Sailkatu gabea » UKAZIOAK SENDATZEN: “Homeopatia ura eta azukrea baino gehiago da”
Abu11 0

UKAZIOAK SENDATZEN: “Homeopatia ura eta azukrea baino gehiago da”

Atalak: Sailkatu gabea

Luc Montagnier 2008ko Medikuntzaren Nobel Sariduna eta 300 mediku bildu ditu Homeopatiaren VII. Kongresuak Donostian. Homeopatiaren oinarriak ezagutarazi, hura zientifikoki frogatu eta zalantzak argitu dituztela kontatu digute Txusa Balbas eta Iñigo Altuna adituek. Balorazio positiboa egin arren, “eszeptizisten zauriak” aipatu dituzte behin eta berriro.

Donostiako kongresuan parte hartu duten medikuetako batzuk, Txusa Balbas tartean (kamiseta gorriarekin).

Homeopataren lan moldea zein da?

Txusa Balbas: Lehenik, kontsultara datorren pertsona nor den eta zergatik sufritzen duen jakiten saiatzen naiz, zerk eragozten ote dion bera den bezalakoa izaten. Homeopatia interesgarria da osotasunaren araua aintzat hartuta  diagnosi eta tratamendu indibidualean oinarritzen delako: egoera soziala, bizipenak, elikadura eta abar. Horri guztiari emango zaio irtenbidea.

 

Medikuntza ulertzeko modu bat baino gehiago dago…

T. Balbas: Luc Montagnierrek gauza eder bat esan zuen elkarrizketa batean: “Beste zientzien ikuspuntuak onartzen ez dituena dogmatikoa da, ez da zientzia”. Zientziak ikuspuntu orori irekita egon behar du.
Iñigo Altuna: “Lau pertsonatik bat homeopatarengana joaten da. Oso gutxi dira homeopatiaren oinarriak irakurri eta konbentzituta datozenak. Medikuntza ofizialean soluziorik aurkitu ez dutenak dira gehienbat”.

 

Homeopatia sendagaia dela frogatu egin behar al duzue?

I. Altuna: Bai, azken aldian haren kontrako erasoak jaso eta sinesgarritasuna galtzen ari garelako. Kongresura, esaterako, medikuntza eskolatik zein Osakidetzatik ez da inor azaldu, eta instituzioetatik ere oso gutxi. Nobel Sariari apenas ahotsik eman zaion. Hedabideek ere eszeptizismotik lantzen dute gaia.
T. Balbas: Ez dugula zientifikoki demostratzen, iruzur egiten dugula, bezeroak tentelak direla, homeopatia ura eta azukrea besterik ez dela… Etengabe ari dira zabaltzen horrelako mezuak.

 

Zer dago horren atzean?

I. Altuna: Multinazionalen esku dago medikuntza. Industriak berdin egiten ditu aspirinak edo armak. Inolaz ere ez zaie komeni homeopatia bultzatzea. Europan %60 gehitu da sendagai homeopatikoen kontsumoa. Hor dago gakoa.  Osasuna bigarren planoan geratzen da sarri.
T. Balbas: Ez ginateke harrituko eraso hauen guztien atzean denok ezagutzen ditugun sinadurak baleude: mutinazional farmazeutikoak, energetikoak edota arma trafikatzaileak. Finean, mediku batek zein interes izan dezake beste ikuspuntu batetik lanean ari den kide bati errespetua galtzeko?

 

Kongresuak, beraz, bultzada eman dizue.

I. Altuna: Moralki indar handia eman digu, bai. Homeopatiak medikuntzan lekua duela erakutsi dugu.
T. Balbas: Pertsona adimentsu batek beti egin behar du zalantza, gaiaz informatu eta gauza berriak probatu. Duela gutxi zirujauek ez zuten medikuntzan lekurik eta gaur ezinbestekoak dira. Alemania, Frantzia, Ingalaterra eta Suitzako ospitaleetan onartuta dago homeopatia.

 

Zeintzuk dira osasuntsu bizitzeko gakoak?

T. Balbas: Osasun egoeran kokatu eta hura garatu behar dugu, elikadura eta ohitura osasuntsuak medio: lasaitasuna, alaitasuna, bizitzeko gogoa… Medikuntza ez da bakterioa bilatzera mugatzen. Gizakiak bere buruarekin, inguruarekin eta naturarekin dituen harremanak behatu behar ditugu.

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Ainhoa Mariezkurrena

Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak. Ea sustraietara heltzen naizen…Patroi berdinetik josi gaituzte denoi. Egunero bizitako egoera ustelak normalizatu eta askotan idealizaturik bizi gara, engainuan. Lasai luzatu zidaten erratza behin emakume izateagatik. Lasai asko igo naiz gainera ni. Hemendik hobeki ikusten dira gauzak.

Azken bidalketak

  • Bo(to)rrokalariak
  • Baraua bizitzaz desintoxikatzeko
  • Energiaren kanalizatzaileak
  • Gorputza zuzentzeko betaurrekoak
  • “Elite batek kontrolatzen ditu moda-gustuak”

Iruzkin berriak

  • Kontuz baginan sartzen dugunarekin | EIBZko liburutegia(e)k Kontuz baginan sartzen dugunarekin bidalketan
  • Dantza garaikidea: Gorputz adimentsuak | EIBZko liburutegia(e)k Dantza garaikidea: Gorputz adimentsuak bidalketan
  • Ainhoa Mariezkurrena(e)k “Arazo fisikoen %99,9ak eragin emozionala du” bidalketan
  • Iñaki Suinaga(e)k “Arazo fisikoen %99,9ak eragin emozionala du” bidalketan

Artxiboak

  • 2020(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria

Kategoriak

  • Gorputza
  • Sailkatu gabea

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA