Albako haizeak
Eskoziarrek, irailaren 18an, galdera bati erantzun beharko diote: Eskoziak estatu independente bat izan behar du? Blog honetan prozesu honetako gora-behera guztiak jorratzen saiatuko naiz, Euskal Herrian izan dezakeen eraginarekin ere lotuz.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Aitor Agirrezabal(e)k Soberania defizita bidalketan
- Xabier(e)k Soberania defizita bidalketan
- iker(e)k Euskal doinuak Edinburgon bidalketan
- Kalea da erronka | Albako haizeak(e)k Independentziarako hedabideak, hedabideentzako independentzia bidalketan
Kalea da erronka
Atalak: Eskozia
Normal
0
21
false
false
false
EU
X-NONE
X-NONE
/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-priority:99;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin-top:0cm;
mso-para-margin-right:0cm;
mso-para-margin-bottom:10.0pt;
mso-para-margin-left:0cm;
line-height:115%;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:11.0pt;
font-family:”Calibri”,”sans-serif”;
mso-ascii-font-family:Calibri;
mso-ascii-theme-font:minor-latin;
mso-hansi-font-family:Calibri;
mso-hansi-theme-font:minor-latin;
mso-fareast-language:EN-US;}
Atzo, Eskoziako lurretatik milaka kilometrotara, Etxarri Aranatzek Euskal Herriko lehen herri galdeketa burutu zuen. Duela ia bost urte Arenys de Munt herri katalanak irekitako prozesuaren pare, bide berri bat marraztuz.
Bozen emaitzetatik haratago, kaleak irabazi zuen beste behin. Aldarrikapen jai eguna izan zen atzokoa. Goizean goizetik, 25 hedabide eta 40 kazetari baino gehiagok jaso zuten euren kredentziala eta milaka pertsona, etxarriarrak zein Euskal Herriko beste punta askotakoak, gerturatu ziren bertako giroaz gozatzera.
Eta zer erlazio du honek Eskoziarekin? Ezer gutxi. Hori da arazoa. 700 urte eta gero historiari buelta ematea eskura dute eskoziarrek, euren eta euren ondorengoen oraina eta etorkizuna eraikitzeko aukerarik onena begi bistan dute. Eta kalea? Kalea hutsik dago.
Eskoziar erreferendumaren prozesua klase politikoak soilik bizi duen zerbait da. Salbuespenak salbuespen (Radical Independence Canpaign), maila politikotik at ez dago independentziaren aldeko ez kontrako inongo jarduerarik. Hain gogoko dituzten pub batean, pinta eta pinta artean, zaila da oso gai honen inguruko eztabaidarik entzutea.
Hedabideetan bai, egunero jorratzen da gaia. Eta hauen bitartez iristen zaie informazioa eskoziarrei, baina gutxitan aterako da etxeko egongelatik. Aurreko artikulu batean hedabide hauen jabeei buruz aritu nintzen. Eta guzti hau kontuan hartuta, hala ere, Baiezko bozka asko irabazten ari da azken aldian, erabakia hartu ez dutenak kenduta %45etik gora delarik.
Artikulu hau, beraz, ez dago Eskozia eta Euskal Herria alderatzeko ideiarekin egina. Kaleak hutsik egonda, etxeetara soilik kontrako hedabide eta bolondres gutxi batzuen bitartez iritsi arren, independentzia esku-eskura dute. Kaleak betez, ba, ez al litzateke errazago estatu independente bat izatetik aldentzen dituen distantzia txiki hori jatea?
Dena den, badago kontrako ikuspuntua duenik ere. Kalea baliatzerena, espazio publikoa okupatzearena, kulturalki gaizki ikusia egon litekeela pentsatzen duenik, eta beraz emaitza onik ekarriko ez lukeela dioenik.
Erronka, orduan, kalea edo kaleko jendea izanik, nola iritsi hauengana? Bakoitzak bere bidea hartu du, eta garrantzitsua den bakarra helmuga harrapatzea da.