Euskal doinuak Edinburgon
Normal
0
21
false
false
false
EU
X-NONE
X-NONE
/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-priority:99;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin-top:0cm;
mso-para-margin-right:0cm;
mso-para-margin-bottom:10.0pt;
mso-para-margin-left:0cm;
line-height:115%;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:11.0pt;
font-family:”Calibri”,”sans-serif”;
mso-ascii-font-family:Calibri;
mso-ascii-theme-font:minor-latin;
mso-hansi-font-family:Calibri;
mso-hansi-theme-font:minor-latin;
mso-fareast-language:EN-US;}
Eskoziako euskal diasporak asteburu honetan Euskal Jaia ospatu du Edinburgoko kaleetan. Euskal errealitatea eta kultura bertakoei zein bertan bizi diren beste nazio batzuetako jendeari gerturatzea zuen helburu ekimenak, eta baita lortu ere.
Ostiral eta larunbatean banatu zen ospakizuna. Ostiral arratsaldean Gazta Zati Bat dokumentala proiektatu zen, eskoziar eta euskal kasuak lotzen dituela aprobetxatuz, erabakitze eskubidearen inguruan eztabaida sortze aldera. Momentu honetan, oroigarri berezi bat Luix Katarainentzat, proiekzioaren erdian iritsi bait zitzaigun zendu zenaren berria. Mila esker Luix!
60 pertsonatik gora elkartu ginen dokumentalaz gozatzeko eta honen osteko hitzaldia entzuteko. Euskal Herritik iritsitako Iker Goñik eta Nora Otxoak (Gure Esku Dago), Herrialde Katalanetako Guillem Carles Santacana (Assemblea Nacional Catalana d’Escòcia) eta Cat Boyd eskoziarra (Radical Independence Canpaign). Euskaldunek, gainera, gazta zati handi bat ekarri zuten bertakoek dasta eta indarrak har zitzaten.
Hizlari bakoitzak bere kasua azalduta Cat Boyd eskoziarrak eraman zuen txalo zaparradarik handiena euskaraz hasi zenean: “Bilbon bizi izan nintzen bi urtez eta nire bihotzaren zati bat beti egonen da Euskal Herrian”. Berak eman zion amaiera ostiraleko egunari, eta garagardoek triskantza gehiegi sortu aurretik egin genuen euskaldunek ihesi etxera.
Larunbata genuen aurretik. Luzea eta gogorra bezain polita. Herri kirolak, musika edota herri bazkariak osatzen zuten eguneko egitaraua. Baina, honen guztiaren aurretik, bazen lan-talde handi bat (ez zenbakiz) zeinek sukaldean orduak sartu zituen goizeko lehen uneetatik. Herri kirolak Edinburgo erdiguneko parke handi batean ospatu ziren, eta jendearen ikusmina erakarri ere. Soka-tira, zaku lasterketa, txingak edo koxkolek izan zuten euren tokia. Ez ginen euskaldunak soilik. Espainiar Estatuko leku desberdinetatik, eta munduko hainbat puntatik iritsitako jendea bildu genuen. Zelanda Berria, Alemania, Grezia, Herrialde Katalanak, Galiza eta, noski, Eskozia.
Hainbeste jende bildu zen, zein aurreikuspen guztiak hautsi ziren. 130 pertsonatik gora elkartu ginen bazkaltzeko. Sekulako garaipena. Ez ziren bertsoak, dantzak eta musika faltatu. Dena, ardo, sagardo eta garagardoarekin ongi konbinatuta. Hemendik aurrera gertatutakoak musika soinupean istorioaren B orrialdean geratuko dira.
Bi hilabetetako lanak fruitua eman zuen eta jendearen gogoa berpiztu. Herrialdeek euren etorkizunak erabakitzeko, eta etorkizun hau lau haizetara zabaltzeko duten eskubideak bultzada zabala jaso zuen Edinburgoko kaleetan. Eta asteburu guztian guda oihua izan duguna errepikatze aldera… Gora gu ta gutarrak!
B orria noizko?? intrigaren hazia landatu duzu!! Jeje! Ondo segi lanean!! Gora gu ta gutarrak!