Albako haizeak
Hasiera » Eskozia » Bi tanta ezberdin
Eka03 0

Bi tanta ezberdin

Atalak: Eskozia

Normal
0

21

false
false
false

EU
X-NONE
X-NONE

/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-priority:99;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin-top:0cm;
mso-para-margin-right:0cm;
mso-para-margin-bottom:10.0pt;
mso-para-margin-left:0cm;
line-height:115%;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:11.0pt;
font-family:”Calibri”,”sans-serif”;
mso-ascii-font-family:Calibri;
mso-ascii-theme-font:minor-latin;
mso-hansi-font-family:Calibri;
mso-hansi-theme-font:minor-latin;
mso-fareast-language:EN-US;}

24 ordu pasa dira espainiar Estatuak erregerik ez duela, eta munduak aurrera darrai. Estatuko hiriburu guztietan atzo kontzentrazioak izan ziren monarkiaren jarraipena edo ez erabakiko duen erreferendum bat eskatuz (Euskal Errepublikarako autodeterminazoa eskatzen zutenak ere Hego Euskal Herrian). Baita ere munduko beste hainbat hiritan ere. Edinburgo kasu, non 100 pertsona inguru bildu ziren.

Eta Eskozian ere badute erregina. Eta erreferendumean gertatzen dena gertatzen dela ere, izaten jarraituko dute. Isabel II.a Commonwealtheko 16 estatuetako estatu-buru da gaur egun. Eskozia 17.a izan daiteke.

Britain's Queen Elizabeth sits in the House of Lords during the State Opening of Parliament in London

Isabel II.a, Commonwealtheko 16 estatuetako erregina

88 urte bete berri apirilean eta abdikazio hitza ez da existitzen. Semeak, Charles printzeak 65. 65 urteko printzea ez da pelikuletakoa. Eta honen inguruan ere barre ugari egon ziren (Espainiar Estatutik berri entzutetsuak iristen diren bakoitzean errepikatzen da fenomeno hau).

Beno, harira. Gauza da eskoziarrek haien erreginatzat dutela Isabel II.a eta independentziak hau ez lukeela aldatuko dio kanpaina soberanistak ere. Hori bai, azaroan aurkeztutako Independentziaren Liburu Zurian argi uzten zuten hau horrela izanen dela eskoziarrek hau nahi duten bitartean. Behin independenteak izanda, eskoziarrek erreginaren irudia erreferendum baten bitartez onartzeko aukera izanen dute, hala eskatzen badute. Dena den, zaila da horrelako erreferendum batera heltzea. Irlaren iparraldean oso berekotzat dute erregina eta gehiengo handi batek ez du Britainiar Inperioko sinbolo gisa ikusten. Bada zein feminismoaren garaipena irudikatzen duela dioenik ere…

Kanpaina hasi zenetik Radical Independence Canpaign izan da baiezkoaren kanpainaren barne Errepublika Eskoziar baten alde garbi mintzatu den bakarra eta atzo ere elkartasun mezua helarazi zioten Euskal Herriari, Herrialde Katalanei eta Espainiar Estatuko gainontzeko herriei. “No tenim Rei. A por la tercera. Euskal Errepublika” idatzi zuten. Euren sortze agirietan argi utzi zuten kororik gabeko Eskozia independente bat nahi dutela. Errepublika sozialistarako bidean, erreferenduma lehen pausutzat hartzen dute.

Normal
0

21

false
false
false

EU
X-NONE
X-NONE

/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-priority:99;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin-top:0cm;
mso-para-margin-right:0cm;
mso-para-margin-bottom:10.0pt;
mso-para-margin-left:0cm;
line-height:115%;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:11.0pt;
font-family:”Calibri”,”sans-serif”;
mso-ascii-font-family:Calibri;
mso-ascii-theme-font:minor-latin;
mso-hansi-font-family:Calibri;
mso-hansi-theme-font:minor-latin;
mso-fareast-language:EN-US;}

Erregina erregina izanen da irailean ematen den emaitza ematen dela ere, baina erreferenduma egiteko normaltasun demokratikoa ematen den bezala, guztiz onartuta dago eskoziarrek kororik nahi ez dutela erabakitzen duten egunean ez dutela kororik izanen. Euskal Herria eta Eskoziako kasuak, bi tanta ezberdin.

 

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Albako haizeak

Eskoziarrek, irailaren 18an, galdera bati erantzun beharko diote: Eskoziak estatu independente bat izan behar du? Blog honetan prozesu honetako gora-behera guztiak jorratzen saiatuko naiz, Euskal Herrian izan dezakeen eraginarekin ere lotuz.

Azken bidalketak

  • Erreferendum demokratikoa?
  • Erabakitzen duen herria herriago bihurtzen da
  • Ezkutuko kanpaina Commonwealth jokuetan
  • Soberania defizita
  • Bi tanta ezberdin

Iruzkin berriak

  • Aitor Agirrezabal(e)k Soberania defizita bidalketan
  • Xabier(e)k Soberania defizita bidalketan
  • iker(e)k Euskal doinuak Edinburgon bidalketan
  • Kalea da erronka | Albako haizeak(e)k Independentziarako hedabideak, hedabideentzako independentzia bidalketan

Artxiboak

  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Eskozia

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA