Ander Perez
"Eta gu libro gabiltza kaleetan, tirantezko galtza laranjak jantzirik, libro-libro". Iruñea, 1988. Politika, jendarte eta kultura gaiak, batik bat. Baina baita agian besteren bat. Libre gabiltzan heinean, behintzat.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Iñigo Ruiz(e)k Bideoa: Radical Independence Campaign, kaleko kanpaina bidalketan
- estitxu eizagirre(e)k Bideoa: Radical Independence Campaign, kaleko kanpaina bidalketan
- Santi Leoné(e)k Irrati bat etxeko balkoian bidalketan
- Ibon Meñika(e)k Eta grabatu izan ez balitz? bidalketan
- Ander Perez(e)k Eta grabatu izan ez balitz? bidalketan
Manifestazio espontaneo bat kanpaina bukatzeko
Atalak: Komunikazioa
Independentziaren aldeko manifestazio espontaneo batek jarri zion amaiera atzo Eskoziako erreferendumerako kanpainari. Yes Scotland-ek Edinburgoko Meadows parkean egindako ekitaldi baten ostean, ustekabean manifestazioa abiatu zuten ehundaka herritarrek hiriko kale nagusietan zehar. Bidean beste hamarnaka lagun batu zitzaizkien, eta Eskoziako Parlamentuaren aurrean amaitu zuten denek, independentziaren aldeko oihuak eta kantak airera jaurtiz. Era horretan oheratu zen atzo Eskozia. Gaur, egun handia dator.
Argazki galeria ikusi