Irrati bat etxeko balkoian
Iruñeko etxeko egongelan, gurasoek apal batean gordetzen zituzten biniloen artean, bazen bat (bada), bereziki arreta erakartzen zidana. Armiarma itxurako espaziontzi baten alboan, letra gorri handietan ageri zen La guerra de los mundos (Munduen arteko gerra). Liluratzen ninduen istorioak, edo, hobeki esanda, istorio horren inguruan sortutako gertakariak: 1938ko urriaren 30ean, Orson Wellesek irrati bidez eman zuen kontakizuna, eta estralurtarrak New Jerseyn lurreratu zirela azaldu zuen....
Read MoreEta grabatu izan ez balitz?
Ikusi berri dut Herrira mugimenduak pasa den larunbatean Durangon eginiko lipduba. Eta ikusgarria iruditu zait, ona. Horregatik, zalantzetan egon naiz azken egunotan buruan izandako iritzi hauek plazaratu ala ez. Baiezkoaren alde egin dut azkenean, ekimena beraren arrakastak ez baitu gehiegi aldatzen esan beharrekoa. Lipdubez saturatu dugu Euskal Herria, eta dirudienez, ez gara horretaz konturatu. Edo ez dugu konturatu nahi izan, ikusgarritasunaren izenean. Baina komunikazio formatu...
Read MoreEzkertiarron frustrazioa
Frustrazioa ezkertiarron berezko ezaugarria dela dirudi. Badakigu, (badakit) gurea dela proiekturik onena, justuena. Eta uste dugu inork ezinen liokeela ukorik egin, ongi ezagutuko balu. Horregatik, pentsatzen dugun guztia ongi azaldu ezin ahal izateak frustratzen gaitu. Nahiko genuke sinisten dugun hori zuzenean transmititu ahal izatea, azalik gabe, zorrorik gabe, bidean ezer galdu ez dadin. Halakorik ez dagoenez, komunikazioa behar dugu. Aberastasunaren banaketa, justizia soziala edo klaserik...
Read More
Iruzkin berriak