Andoni Lubaki
Sailkatugabeak
by Andoni Lubaki
  • Sailkatugabeak

Objetibotasunaz

Andoni Lubaki
2013-02-01
1

Gatazka batek, egoera mutur batean jartzen zaitu. Bai fisikoki eta bai mentalki. Baita etikoki ere. Honako argazki hau, Aleppoko ospital batean ateratakoa da. Hilik agertzen den gizonak ez du identitaterik. Hilik aurkitu dute kale erdian, bihotzean tiro bat zuelarik. Bertan geunden argazkilarientzako, kamara aurrean jaio dela esaten dugu, hilik jaio baino.

Medikuak:

“Atera argazkiak eta argitaratu. Horrela Europako elkarte askok laguntza bidaltzen digute gurera.”

Errebeldeen segurtasunak:

“Ez atera argazkirik. Zuek argazkiak ateratzean, Al-Assaden gobernuak jakin dezake non aterata dauden eta horren arabera ospital hau bonbardeatu, lehen gertatu zen bezala”

Errebelde batek:

“Gizonak errespetu bat merezi du, ez dakigu nor den. Bere familiari errespetua zor zaio”

Siriar kazetari batek:

“Argazkirik ateratzen ez baduzue, jendeak ez du jakingo zuen herrialdeetan hildakoak daudela Alepon!”

 

Nork du arrazoia? Zer egingo zenukete zuek?

Bota dut punttua, orain zuek erantzun!

 

About Me

ANDONI LUBAKI

Oteiza izan nahi nuen Robert Capa agertu zitzaidan arte. Andoni Lubaki asmatu beharra izan nuen Robert Capak existitzen ez zuela jakin nuenean. Laket dut limoi urez izkiriatzea eta ikusezina iruditan harrapatu nahian ibiltzea. 1.000 argazkik ez dute sekula hitz bat balioko, kontrakoa sinestarazi badigute ere, horregatik idazten dut blog honetan.
1 Iruzkin
    Gari (e)k dio: Erantzun
    2013-02-01, 16:48

    Ez da, ez, batere gai erraza. Nik ere neurean tratatu izan dut noiz edo noiz
    http://zuzeu.com/blogak/mila-hitz/2011/05/09/hildakoak-paperetan-i/
    http://zuzeu.com/blogak/mila-hitz/2011/05/16/hildakoak-paperetan-ii/
    Niri gertatutako kasu zehatz batik abiatuta, eta kasualitatez, astelehenean bertan W. Eugene Smith-i egindako elkarrizketa baten zatia ekarri nuen, hildako baten inguruan
    http://zuzeu.com/blogak/mila-hitz/2013/01/28/w-eugene-smith-argazkilariari-eginiko-elkarrizketaren-zati-bat/
    Arrazoia denek daukate, baita Smithek ere, argazki batek, argazkiaren hobebeharrez justifikatuta ez dagoela dioenean.
    Gauza ez da arrazoia zeinek duen, baizik eta argazkilariak (zuzeuk, kasu honetan) bere jarrera arrazoitzeko baliabideak bilatu behar dituela, koerente izan pentsatzen duzunarekin eta hartutako erabakiak defendatzeko gai izan behar duzula.
    Niri, pertsonalki, lehen argazkia ‘gustatzen’ zait, hildakoa ikusten delako, baina ez nor den, ez dut uste tokia ezagutu daitekeenik (EXIFF datuetan koordenadak azaldu ezean)…
    Arrazoia denek daukate, eta inork ez.
    Ongi etorri Andoni.
    Besarkada handi bat, osasuna eta askatasuna!
    Ederki ari haiz lanean, kabroia!

Utzi erantzuna Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Assad Real Madrilekoa ote?2013-01-15
Bihar hil egingo naiz2013-06-27
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA