Bihar hil egingo naiz

Andoni Lubaki
2

Amaitu zait heriotza. Bihar hil ostean berpiztuko naiz eta oraingoan betirako.

Zuetako batzuk jakingo duzue nire azken hilabete hauetako isilunearen zergatia. Beste batzuek aldiz, post honen izenburuaren zergatiaz galdetzen jarraituko duzue. Bihar hil egingo naiz berpizteko asmoz, horra hor titularra.

Diskrezioz mantendu nahi izan dut, publikoki behintzat, nire Siriako bahiketarena. Artikulu bat Zazpikan, komentario batzuk han eta hemen, baina besterik ez dut egin nahi izan. Heriotza eta bakardadea bizi ostean, zer gertatu zitzaidan kontatzeko indarrak, lehenago ez bezala, joan eta etorri egiten ziren. Besteen istorioak kontatzeko enpatia bila beti eta orain nirea kontatzeko indarrik eta adorerik ez. Gertakizunetatik areago dihoan esperientziarik ezin kontatu. Horra hor bizitakoaren itomena.

Gaur 31 urte min emanda jaio nintzela. Bihar aldiz, lehenbizikoz hil eta azkenengoz berpiztuko naiz, oraingoan betirako, eta minik eman gabe. Barkatu famili eta neska, baina bihar hil eta berpiztuko naiz! Betirako berpizteko, bihar hil egingo naiz! Bihar…

2 Iruzkin
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA