Argia.com webgunera sartzen diren pertsonetatik gutxi izango dira Naziak edo nazismoa zuzenean ikusteko aukera izan zutenak. Estatuan nazi sinbologia ikusten badugu segituan hotzikara sartzen zaigu (ondoren goragalea ere bai batzuoi). Baina hemen Kiev-en desberdina da. Maidan plazako txoko guztietan esvastikaren presentzia nabarmena da. Baita inguruko atari eta kristaletan ere. Ibilalditxo bat egin dut “Euromaidan” deituriko eskuin muturreko matxinadaren urteurrena ospatuko den tokitik (hasiera batean ez hain eskubitarra izan bazen ere). Esvastikak nonahi, sinbologia faxista ukrainarraren ondoan beti, eta gehienetan “Kiev Skinhead esparrua da” edo irudiko “White Power” dioten pintadak lagun. Jendeak normaltasunez jarraitzen du bere errutina Ukrainiako hiriburuan sinbolo hauek ondoan egonda ere. Baina tamalgarri ez da hori. Tristura ematen duena Europar Batasunaren jarrera da, nazien aurka gerra irabazi ondoren eta zer ekarri zuen ikusita, sinbologia eta politika hau toleratu eta kasu askotan babestu egiten du. Ongietorriak Askatasunaren Europako realpolitikera.
