Batzuentzako komunismoa 1989.urtean behera erori zen. Lurralde gutxi geratzen dira munduan sistema politiko hori mantentzen dutenak. Gure etxeetako telebistetan ikusi genuen gaur egun Bielorusia eta Ukrainia diren lurraldeetan nola Lenin-en estatuak behera botatzen zituzten jendearen algarekin batera. Sobietar Batasuna izandako nazioetan barrena bidaiatzen duenak bide bazterretan aurkitzen ditu estatua horiek, inork apurtu nahi ez balitu bezala. Bota bai, apurtu ez. Donetsk-en ez zen horrela gertatu. 1990 urtean berriztu zuten Lenin-en ereserkia, hiriko plaza handienean kokatu eta oraindik gurtu egiten dute. Inguruko meategietan lan egiten dutenek bere omenez egun bat jai izaten omen dute urtero. Donetsk erdian dago plaza eta donetsktarrek toki bat hiriko ze puntutan dagoen esateko “Lenin plazatik hainbat kilometrotara dago” edo “Lenin plazatik iparraldera zuzen jarraituta” eta horrelako esaldiak erabiltzen ditu. Donetsk-en jendeak dena Lenin-etik zenbatera dagoen neurtzen du. Gatazka hau bezala.
Kieveko "matxinadako heroien" museoa2015-02-21
