Kivsky-ko kristal hautsien gaua

Andoni Lubaki
0

Kivsky auzoa, langileen auzoa da. Inguruko meategietan egiten dute lan gehienek, baina baita denda eta lantegi txikietan ere. Oligarka gutxi alde honetan. Baina jainkoa (existitzen bada) ez da zuzena izan Kivskyn. Bonbardaketa gehien jaso dituen auzoa da. Ukrainiako armadak behin eta berriz erasotu du auzoa Donbasseko milizianoak bertan baseak dituztelako. Zibilak egonda ere tiro, zibilak berriro ere ezkutu bezala erabili. Etxeak errautsetatik irtendako leihodun zuhaitzak dirudite. Jendeari galdetu ezkero Ukrainiari gorroto bizia dioela esango dizu. Manifestaldietara joaten dira auzoan bizi diren gutxiak eta gaua lur azpian pasa misiletatik babestuta. Medio ofizialistek eta periferiako politikoek (sasi kazetariek alegia) beldurraren kausaz egiten dutela esango didate. Badira batzuk irain egin didatenak. Baina gaur gauean, europazale bat pasa da ingurutik eta pertsona askoren etxeko ateetan eta paretetan pegatina hauek itsatsi dituzte. “Esparru eremuetan amaituko duzue” diote pegatinek eta Azov batailoiaren ikurra ageri da. Naziak berriro errautsetatik berpizten ari direla pentsatuko du batek baino gehiagok, beste batzuk kasu puntualak izango direla esango dute, txantxa bat. Baino Kivskyn ezin da naziak famatu egin zuten “Kristal hautsien gaurik” errepikatu. Ez baitago ia ezer hausteko bonben kausaz.

 

SONY DSC

 

SONY DSC

(Argazkiak: Mikel Oibar/Nervio foto)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA