– Non gaude jauna? Hau jada Alemania da? galdetu dit siriar jatorriko gazte batek.
Ezetz erantzun diot, ez dela Alemania. Eslovenian daudela eta bertako polizia Austriara bideratu nahian dabiltzala.
– Zenbatera dago Alemania? Zer uste duzu egin beharko genukeela Alemanian bizitza berri bat hasi edo Noruegara joan? Ez dakidala esan diot.
28 urte ditu eta sekula ez omen du ezagutu bakerik bere inguruan (palestinar errefuxiatuen semea da Yarmouken). Bidaia nolakoa izan den galdetuta «luzea» erantzun dit.
– Irten ginenetik 50 egun igaro dira. Gure aurrezki guztiak xahutu ditugu bidean eta orain xoxik gabe gaude. Baduzu sakeleko telefonorik jauna Danimarkan dagoen lagun bati dei egiteko? – nire sakelekoa ez dabilela Eslobenian erantzun diot.
– Eta Hungarian? – galdetu dit bere adiskideak. Galderak harrituta utzi nau eta Hungarian zergatik galdetu diodanean bere erantzunak oraindik harrituago utzi nau.
– Ez dut siriarrak dauden tokian bizi nahi. Gizon zuriez inguratu nahi dut eta bizi berri bat hasi. Zuek bezala zuria izatea gustatuko litzaidake.
