Gizakiok animalia errutinazaleak gara. Gure izaera errutinaren baitan mugitzen da. Su-etenek errutina hori berriro agertaraztea dakarte. Erosketak (ahal den tokian), lagunekin zerbezak hartzera irten (uzten duten tokian), paseoak eman (paseatzeko lekurik gelditu bada). Normaltasunerako bidean laguntzen digu errutina bat izateak. Hortik kanpo, gutxi dira, bizitza normal bat eraman dezaketenak. Kivksy auzoan su-eten faltsu batek errutina ekarri arazi nahi izan du. Emakume batzuk, Nadiaren kasuan, ileapaindegira joateko aukera hartu dute. Umeak parkeetara irteten hasi dira eztanda egin gabeko bonbarik ez dagoela ziurtatu ondoren. Kale txakurrak desagertu eta beleak ospa egin dute. Baina berriro ere eztandek ez dagoela errutinarentzako denborarik diote. Bakoitza bere zulora. Gerratea errutina denean ez omen du bizitza bizitzerik merezi eta horregatik bereari eutsi dio Dmitriv-ek eta bere iloba paseatzera atera da. Bizitzak egunerokotasunean oraindik bizitzea merezi duelako beretzat.
Lotsa ere jasan behar izaten da2015-03-06
