Dan-ek bere familia maite du

Andoni Lubaki
0

Dan-ek bere familia maite du. Kivsky auzoko frontean dago borrokan eta bere  eskuetako azala da inoiz ezagutu dudan larrurik gogorrena. Metalurgia lantegi batean lan egiten zuen eta gorputza orbanez beteta du. Mariupol-en zuen bere lantokia, familia bezala. Gerra hasi eta batailoi nazi eta faxistek egiten zutena ikusita armak hartzeko “beste aukerarik ez zuela ikusi” esan dit. “Emazteari eta 7 urteko semeari muxu eman eta Donetsk-era etorri nintzen borrokara. Nik ez dakit etorkizunik izango dudan, baina nire semeak badu eta horregatik ari naiz borrokan. Beragatik. Atzo Azov batailoiko internazionalista naziak sartu ziren etxera eta nire senideak mehatxatu zituzten. Orain beldur naiz. Mariupol-era joan nahi dut eta nazi horiek borrokatu. Ez naiz komunista, baina Europa gorroto dut. Mesedez “Antonio”, hemengo frontera lagundu zaitut, ez atera nire aurpegirik familia arazo larriagotan sar ez dadin. Baina mesedez, kontatu nire istorioa zure herrikoei. Zer gertatzen zaigun ulertzen laguntzeko”. Zama astuna bota dit Dan-ek gainera, baina hemen duzue nire saiakera zintzoena.

PD —> Dan, Mariupolen dago borrokan eta zuontzako goraintziak bidali dizkit. Ea egia kontatu dudan galdetu dit. Lagundu al dizue zer gertatzen den jakiten?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA