Argazki asko ditut argitaratu nahi ez ditudanak, biolentzia gehiegi agertzen da agian gure gosariak ondo gozatzeko. Halere, ni gatazka batera norbaiti gosaria errazteko joan ahal naiz? Zilegi ote da Euskal Herrian hil den pertsona baten aurpegia ez erretratatzea, bere momentuko gordintasun guztiaz eta aldiz, Alepon hil den ume baten gorputza nonahi argitaratzea? Argitaratu beharko nituzke? Zer egin bista hildakoarengandik aldendu ez badut argazki egiterakoan? Zilegi izango litzateke ume onen argazkia portada izan balitz?
pd–> Barrunak zulatuta ditudala argi dago. Galdera gehiegi agian urdail kontserbadore-sentsibleentzako?


1 Iruzkin
[…] Lubakik orain aste pare bat hau idatzi zuen Argian duen blogean, eta Santiagon gertatutako tren istripuaren berri jakin bezain […]