Nire aitaren etxea defendituko dut
“Ez da bakea iritsi baina zer beste egin nezake!” esan dit Sergeik. Bonbardaketa batean ukrainar armadak etxea suntsitu zion. Bizi osoa auzo berdinean igaro omen du. “Beste etxe batean jaio eta ezkondu ondoren hemen bizi izan naiz. Gerra hasi eta ospa egin nuen emaztea eta hiru seme-alabekin”. Bere poltsikoko diruarekin enbor batzuk erosi ditu teilatua konpontzen hasteko. Etxe bereko bizilagunak ere konponketa lanetan dabiltza. Sasoiko dauden gazteek adreilu eta egurrak...
Read MoreKivsky-ko kristal hautsien gaua
Kivsky auzoa, langileen auzoa da. Inguruko mehategietan egiten dute lan gehienek, baina baita denda eta lantegi txikietan ere. Oligarka gutxi alde honetan. Baina jainkoa (existitzen bada) ez da zuzena izan Kivskyn. Bonbardaketa gehien jaso dituen auzoa da. Ukraniako armadak behin eta berriz erasotu du auzoa Donbasseko milizianoak bertan baseak dituztelako. Zibilak egonda ere tiro, zibilak berriro ere ezkutu bezala erabili. Etxeak errautsetatik irtendako leihodun zuhaitzak dirudite. Jendeari...
Read MoreDan-ek bere familia maite du
Dan-ek bere familia maite du. Kivsky auzoko frontean dago borrokan eta bere eskuetako azala da inoz ezagutu dudan larrurik gogorrena. Metalurgia lantegi batean lan egiten zuen eta gorputza orbanez beteta du. Mariupol-en zuen bere lantokia, familia bezala. Gerra hasi eta batailoi nazi eta faxistek egiten zutena ikusita armak hartzeko “beste aukerarik ez zuela ikusi” esan dit. “Emazteari eta 7 urteko semeari muxu eman eta Donetsk-era etorri nintzen borrokara. Nik ez dakit...
Read MoreGatazkara ez da ideologiagatik bakarrik joaten
5 urte pasa zituen gartzelan John kosakoak. Estatu Batuetan paperik gabe harrapatu eta zulora sartu zuten. 5 urte beranduago, epaiketa baten ondoren bere herrira deportatzea erabaki zuen epai batek. Baina zein da Kosako baten herria? Berak ez du esaten jakin. Bera Georgian jaio, ama errusiarra omen zen, aita Donbass-ekoa. Bere arreba txikia Lugansk-en hezi bazen ere, Kiev-en etorri zen mundura. Bi anaia non jaio ziren ez da gogoratzen. Ezingo die galdetu. Biak hilda daude, gurasoak...
Read MoreErrutinaz
Gizakiok animali errutinazaleak gara. Gure izaera errutinaren baitan mugitzen da. Su-etenek errutina hori berriro agertaraztea dakarte. Erosketak (ahal den tokian), lagunekin zerbezak hartzera irten (uzten duten tokian), paseoak eman (paseatzeko lekurik gelditu bada). Normaltasunerako bidean laguntzen digu errutina bat izateak. Hortik kanpo, gutxi dira, bizitza normal bat eraman dezaketenak. Kivksy auzoan su-eten faltsu batek errutina ekarri arazi nahi izan du. Emakume batzuk, Nadiaren...
Read MoreLotsa ere jasan behar izaten da
Donetsk-eko aireportuan ukrainar soldadu atxilotuak ari dira prentsarentzako hildakoak ateratzen. Trofeo gisa erakusten dituzte mundu osoko prentsaren aurrean. Burumakur agertu dira gaur eta guretzako argazki bat ateratzera derrigortu dituzte. Argazkilariok gainera jauzi egin diegu ohi dugun bezala, putreak baikara gehienetan. Alde batetik eta bestetik argazkiak atera eta kamerako pantailan fokua konprobatu dugu. Batzuk aurpegi bila joan gara ondoren, panoramika lortuta. Iskina batean...
Read More36ko internazionalisten ondorengoak
Espainiako gerratera mundu guztitik bolondres gerlariak etorri ziren. Nazioarteko intelektual gehienak errepublikarren alde posizionatu zen. Gerra galduta etxera bueltatu ahal izan zirenak kasu gutxitan itzuli ziren heroi moduan. Heuren, gerra aurreko, bizitzetara egokitu ahal izan ziren, ixilik. Nazio gehienek, errepublikar bandoa kondenatu zuen neutraltasun faltsua aplikatzera behartuta zeuden. Bolondresen itzulera errespetatu zuen eta kitto. Neutralak izan ez ziren kasuetan, alemaniako...
Read MoreHeriotzaren edertasunaz
Gerrate batean heriotza alde guztietan dago. Hildako bat ikustean askotan argazkilarioi barruan sits bat ateratzen zaigu, sagar bateko sagarroia balitz bezala. “Atera edo ez atera?” galdera izaten dugu buruan. Aldi berean deabrua eta aingerua sorbalda gainean. Baina, zertarako etorri gerra batera hildakoak ez erakusteko? Ba al dago hildakorik gabeko gatazkarik? Argazkia ateratzerakoan konposizioaz arduratzea, hildako bat duzunean ez da samurra. Ni ez nau psikologikoki...
Read MoreKosmos txiki baten islada.
Lur azpian egon naiz gaur. Ukraniar armadak oraindik botatzen dituen misiletatik ihesi doazen familiekin. Babesleku batean. Pertsonok kosmosak sortu behar ditugu, gure mundu txikiak, ingurunea gureagotu. Lur azpiko babesleku batetara sartzean kosmos txiki asko haundi batean ikusi ditzakegu. Argazkietan eta bideoetan zaila izaten da horrelakoak ezagutaraztea. Beti esan izan ohi diet familiakoei eta lagunei argazki batzuk ez dutela nik bertan sentitutakoa sekula isladatuko....
Read More
Iruzkin berriak