Kivsky-ko kristal hautsien gaua
Kivsky auzoa, langileen auzoa da. Inguruko mehategietan egiten dute lan gehienek, baina baita denda eta lantegi txikietan ere. Oligarka gutxi alde honetan. Baina jainkoa (existitzen bada) ez da zuzena izan Kivskyn. Bonbardaketa gehien jaso dituen auzoa da. Ukraniako armadak behin eta berriz erasotu du auzoa Donbasseko milizianoak bertan baseak dituztelako. Zibilak egonda ere tiro, zibilak berriro ere ezkutu bezala erabili. Etxeak errautsetatik irtendako leihodun zuhaitzak dirudite. Jendeari...
Read MoreGatazkara ez da ideologiagatik bakarrik joaten
5 urte pasa zituen gartzelan John kosakoak. Estatu Batuetan paperik gabe harrapatu eta zulora sartu zuten. 5 urte beranduago, epaiketa baten ondoren bere herrira deportatzea erabaki zuen epai batek. Baina zein da Kosako baten herria? Berak ez du esaten jakin. Bera Georgian jaio, ama errusiarra omen zen, aita Donbass-ekoa. Bere arreba txikia Lugansk-en hezi bazen ere, Kiev-en etorri zen mundura. Bi anaia non jaio ziren ez da gogoratzen. Ezingo die galdetu. Biak hilda daude, gurasoak...
Read MoreLotsa ere jasan behar izaten da
Donetsk-eko aireportuan ukrainar soldadu atxilotuak ari dira prentsarentzako hildakoak ateratzen. Trofeo gisa erakusten dituzte mundu osoko prentsaren aurrean. Burumakur agertu dira gaur eta guretzako argazki bat ateratzera derrigortu dituzte. Argazkilariok gainera jauzi egin diegu ohi dugun bezala, putreak baikara gehienetan. Alde batetik eta bestetik argazkiak atera eta kamerako pantailan fokua konprobatu dugu. Batzuk aurpegi bila joan gara ondoren, panoramika lortuta. Iskina batean...
Read MoreHeriotzaren edertasunaz
Gerrate batean heriotza alde guztietan dago. Hildako bat ikustean askotan argazkilarioi barruan sits bat ateratzen zaigu, sagar bateko sagarroia balitz bezala. “Atera edo ez atera?” galdera izaten dugu buruan. Aldi berean deabrua eta aingerua sorbalda gainean. Baina, zertarako etorri gerra batera hildakoak ez erakusteko? Ba al dago hildakorik gabeko gatazkarik? Argazkia ateratzerakoan konposizioaz arduratzea, hildako bat duzunean ez da samurra. Ni ez nau psikologikoki...
Read MoreMaldan gora doan amildegia
Gorroto ditut “Cine de Barrio” eta horrelako telebista programak. Larritasuneraino kaspa usaina darie. Eszenategi koloretsu horiekin zuri beltzezko mundu bati kolorea eman nahi diotela dirudi. Heuren artean omenaldiak eginez pasa dituzte hainbat programa, sekta malenkoniatsu bat balitz bezala. … eta etorri zaizu zuri ere” esan didate telefonoz, astelehen goibel honetan. “Zorionak txo! Punta puntakoa haiz orain” batek emailez. Sekula ikusi ez ditudan “lagunak” nonahi, Donetteak...
Read More
Iruzkin berriak