Prekarietatearen aurpegiak, sail berria Argian

argia
0

“Prekarietatearen aurpegiak” izeneko atala abiatuko dugu 2014an. Prekarietate egoera bizi duten pertsonei ahotsa emango diegu tarte honetan eta besteak beste, etxetik kaleratuek, pentsiodunek edo hezkuntza eta osasungintzako murrizketak jasan dituztenenek euren esperientzia kontatuko digute.sombras

Lander Arretxea eta Itsaso Zubiria arduratuko dira testigantza hauek jasotzeaz eta horien guztien bilduma argia.eus/gizartea/ prekarietatearen-aurpegiak helbidean topatuko duzu.

Zuk ere, irakurle, egoera prekarioan bizi denik ezagutzen baduzu edo salatu nahi baduzu, edota halako gaiak lantzen dituen elkarteak inguruan izanez gero, gurekin harremanetan jar zaitezke, mgarcia@argia.eus helbide elektronikora idatziz eta gaia “Prekarietatearen aurpegiak” dela azalduz.

Atal berria zuen gustukoa izatea espero dugu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA