ARGIAren Barrenak
Aldizkaria Webgunea
by argia
  • Aldizkaria
  • Webgunea

Asteazkenetik aurrera salgai konponbidearen aldeko manifestazioaz ale berezia eta posterra

argia
2014-01-14
1
Ilusioari arduraz erantzuteko premia.
Ilusioari arduraz erantzuteko premia.

Aste honetan ARGIA berezia argitaratu dugu joan den larunbatean Bilbon egin zen konponbidearen aldeko manifestazioa jorratzeko. Hemen eros dezakezue manifestazioaren irudiarekin osatu dugun posterrarekin batera salgai daukagun alea, baita kioskoetan ere, ohiko moduan. Harpidedunok etxean jasoko duzue.

Ondorengo edukiak izango ditu:

Azala gehiengo politiko eta sindikala ordezkatzen duten pertsonak ekarri ditugu titular honekin: Ilusioari arduraz erantzuteko premia.

Barruan ondorengoak:

Joseba Egibar eta Joseba Azkarragarekin elkarrizketak.

Amaia Izkoren iritzi artikulua.

Urko Apaolaza eta Xabier Letonaren analisia.

Eta horrez gain, Bilboko kaleak bete zituen manifestazioko Dani Blancoren argazkiarekin posterra (42 cm X 57 cm).

Aste honetan posterra opari.
Aste honetan posterra opari.

Asteburuan gaiari zuzeneko jarraipena egin diogu eta Konponbidearen aldeko manifestazioa kanalean informazio guztia topa dezakezue.

Ostiraleko manifestazioaren debekua eta gehiengo politiko eta sindikalak egindako deialdia.

Manifestazioaren kronika, Saioa Alkaizaren eskutik.

ARGIAn manifestazioaz egindako bideoa.

Manifestazioaz bideo hautatuak.

 

konponbideamanifestazioaposterra
1 Iruzkin
    Harpidedunoi esker, independenteago gara egunero | ARGIAren barrenak (e)k dio: Erantzun
    2015-02-04, 15:29

    […] • 2014ko urtarrileko Presoen Euskal Herriratzearen aldeko manifestazioaren posterra. […]

Utzi erantzuna Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

ARGIAren 'Ihesi' GipuzkoAPP's 2013 lehiaketan saritua2013-12-20
Kalitate azterketan, ARGIA Europako hedabide handien gainetik2014-01-27
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA