Urriaren 12an, ARGIAn ez dugu ezer ospatzeko
Amerikako jatorrizko herrien genozidioaren hasiera ospatzen da urriaren 12an, eta, ARGIAn ez dugu bat egiten jai egun horren atzean dauden ideiekin, ez dituztelako gure balioak ordezkatzen. Horregatik, asteazken honetan lan egingo dugu. Lasarte-Oriako egoitza zabalik egongo da beti bezala eta webgunea ere normaltasunez elikatuko dugu. ARGIAn aspaldi hasi ginen gure balioetan oinarrituriko lan egutegia osatzen. Uztailaren 14 (Frantziako Egun Nazionala) eta abenduaren 6a (Espainiako...
Read MoreZer ikasi eta nola, badago aldea
[Itsaso Zubiria Etxeberria] Irungo Toki Alai ikastetxean lauzpabost urte daramatzate lanean ikasgaietan feminismoa zehar-lerro bilakatu nahirik. Horretan dabiltza Beatriz Rubio eta Laura González irakasleak Bigarren Hezkuntzako ikasleekin, hezkidetza arloan. Hiru ardatz nagusi dituzte: sexu eta aukera berdintasuna balioestea eta errespetatzea, indarkeria eta edozein motatako aurreiritzi eta jokabide sexistei aurre egitea, eta feminismoaren teoria. “Prozesu bat da. Ezeren aurretik,...
Read MoreGaia edozein dela ere, solas egin dezagun
[Itsaso Zubiria Etxeberria] Badira urte batzuk ARGIAko kazetariak ikerketa eta lan sakonagoak egin eta horiekin liburuak argitaratzen hasi ziren. Zuloan izan zen lehenengoa, eta gero etorri dira Berdea da more berria, Pape Niang. Hasiera berri bat eta Ez gara neutralak lanak. Argitaratzen azkenak izan dira Bidean, Txori Urdinak eta Sendabelarrek dakitena. Baina ba al zenekien, irakurle, liburuok saltzeaz aparte, egileak herriz herri solasaldiak egiten ari direla. Landareen inguruko bi izarrek...
Read MoreAmazon: libertatearen gatibu
[Itsaso Zubiria Etxeberria] Lehengo astean Erosi herrian kanpainaren harira botatako diskurtsoaren ondoren, sartu dut sareko bilatzailean ARGIAko produktu baten erreferentzia eta hara non ireki zaidan, lau edo bosgarren postuan, Amazon munstroaren ahorako bidea. Ez da posible. ARGIA Amazonen? Ondoan dudanak dagoeneko igarri dit eta buruarekin keinu eginez galdetu ea zer dudan, muturra okertuta. Deitu dut ARGIAra. Ez azalpen eske. Ziur naiz akats edo trikimailuren bat egongo dela tartean,...
Read MoreOhiturak aldatu, egoera berrira moldatu
[Itsaso Zubiria Etxeberria] Etxetik ateratzen uzten ez diguten garai hauetan entretenimendurako errekurtsoak berriak ari gara sortzen. Ohiturak ari gara aldatzen. Argian, norbere etxeko ohiturak aldatzeaz gain, informatzeko moduak ere aldatu dira. Azken hiru astekariak, paperekoak, ez dira inprentatik pasa. Baina bitartean interneten aritu gara jo eta su, aktualitateari buruz ahalik sakonen informatzen. Sortutako artikulu pila horren artean edonorentzat bilaketa erraza izan dadin, argia.eus...
Read MoreKulturgintzako greba digitalarekin bat egiten du ARGIAk eta Multimedia kanala itxiko du apirilaren 21ean eta 22an
Kulturgintzako langileek apirilaren 21 eta 22rako deitu duten greba digitalarekin bat eginez, ARGIAk ez du sormen lanik partekatuko bi egun hauetan bere sareen bitartez eta horretaz gain, webguneko Multimedia kanala itxita edukiko dugu. Ehunka euskal sortzaileren lanak eskaintzen ari gara ARGIAren kanal horretan duela hamar urtetik, tartean dokumentalak, film laburrak, antzezlanak eta mota askotako ekitaldiak. Hori itxiz ireki nahi dizkiogu ate berriak euskal kulturgintzari; isilduz...
Read More“Oasiko Kronikak”: Txarrari umorearekin begiratu
[Itsaso Zubiria Etxeberria] Kontua ez dago brometarako. Badira ia bi aste etxean sartuta gaudela eta oraindik okerrena ikusteko omen gaude. Txarrean ateratzen ei da sarri ona ere eta inguruan ari naiz sumatzen hori. Eta ez, ez naiz bereziki ari balkoi eta leihoetatik herria hamaika ekintzekin entretenituta mantentzeko ahaleginetan ari direnez (zentzu txarrik gabe, horrelakoak ere behar ditu jendeak), ez bainaiz jolas horietan gehiegi inplikatzen den horietakoa. Batzuk ari dira etxean maskarak...
Read MoreWeb telebista saioak: umorearen proiektu serioa
[Miren Osa Galdona] Erronka handia izan dira ikus-entzunezkoak ARGIArentzat, baliabideetan inbertsioa eta lan egiteko moduan aldaketa eskatzen baitute. Hitzetik Hultzera izan zen ARGIAk egindako lehen web telebista saioa, 2009an. Bertsolari Txapelketa Nagusiari jarraipena egin zioten bost programa xumetan. Info7 irratiarekin elkarlanean egina, Agin Laburuk eta Estitxu Eizagirrek aurkezten zuten eta Axier Lopezek grabatu eta editatu. Ondoren etorri zen ARGIAren web telebista saio izarra izan...
Read MoreBaratzea bizi da
[Itsaso Zubiria] Pelikularik arrakastatsuenak ere, sarri, liburuetan oinarrituta egon ohi dira. Bizibaratzea.eus webgunearena ere fenomeno bera da. Bizi Baratzea liburuak izandako arrakasta ikusita (bosgarren argitaraldia kaleratu berri da, 12.000 ale saldu dira dagoeneko) sortu zen izen bereko web orria, mundu digitalak eskaintzen dituen aukerak probestuz landareek eta lurrak hartzen duten eremu zabal horretan bere lekua egin eta erreferentzia bilakatu asmoz. Eta lortu egin du. 2016ko...
Read More2018an ARGIAn gehien irakurritakoa
Iazkoa izan da ARGIAko historian hiru milioi orri bisitatuen langa gainditzen duen lehen urtea. Azken urteotako joera errepikatu da 2018an ere: aurreko urteak ezarritako bisita kopurua gainditzea. Eta bada bestelako berritasunik: lehen aldiz telefono mugikorretik ARGIAra sartu direnak gehiago dira ordenagailuz bisitatu gaituztenak baino. Ondoren bildu ditugu 2018an gehien irakurri diren artikuluak, eduki motaren arabera aurkeztuta. ALBISTEAK Alde handiz ARGIAko orririk bisitatuenak albisteak...
Read More
Iruzkin berriak