Multinazionalen mehatxuei aurre egiteko ere, babestu kazetaritza independentea
Jakingo duzuenez, oraingoan multinazional batek erabaki du ARGIAren aurka egitea. Suitzan egoitza duen Solway Investment Group enpresakoak, munduko nikel erauzle handienetakoak, bere Madrilgo abokatu bufetearen bidez, mehatxuka etorri zaizkigu ez hanka ez buru ez duten akusazioekin. Ez badakizu zertaz ari […]
Independentziarekin lerratuta
2018an bi ertzainek salaketa jarri zuten ARGIAko Lander Arbelaitz kazetariaren aurka Donostian hizkuntz eskubideen urraketa batez informatzeagatik, haien aurkako iraintzat jota. Epailearen aurrean deklaratu ostean, kasua artxibatzea erabaki zuten Donostiako Epaitegiek, baina ertzain batek erabakiari errekurtsoa jarri eta mailaz igo […]
Mozala zaunka egiten duenari
[Itsaso Zubiria Etxeberria] Gasteiz izan da eszenatokia oraingoan. Ez behin, bitan. Etxegabetze batekin lotutako polizia operazioa batetik eta Talka espazio okupatu feministaren desalojoa bestetik. Bi momentu, bi kazetari, bi grabazio, bi uniforme eta erantzuna bakarra. ARGIAko eta Hala Bedi irratiko […]
Gu ere ez gara espaloitik jaitsiko, utzi ARGIA bakean!
Epaitegira eraman nahi dutena informatzeko eskubidea da, esan genuen duela urtebete. Orain epaile batek berretsi du. ARGIAko Lander Arbelaitz kazetariak 2018ko maiatzean bi ertzainen jarreraren inguruan zabaldutako informazioa adierazpen askatasunaren eremuan kokatu du epaileak. Areago, ertzainei gogorarazi die, kazetariak orduan […]
Informatzen jarraituko dugu
[Itsaso Zubiria Etxerria] “Oso kezkatuta gaude”. Hitz horiekin erantzun dit ARGIAko lantaldeko kide batek martxoaren 20an, Lander Arbelaitz kazetaria epailearen aurretik pasa dela eta zer moduz joan den galdetu diodanean. Epaiketara iristeko arriskua dago, zergatik eta kazetaritza egiteagatik, informatzeagatik. Arbelaitz […]
Euskaraz informatzen eta Polizia grabatzen jarraituko dugu
Gure lana egitea albiste bilakatu dute beste behin ere, tamalez. Funtzionario publikoen jardun publikoa espazio publikoan grabatu eta publikoki zabaltzea da berriz ere leporatzen diguten “delitua”. Zehatzago esanda, 22125 eta 23044 gisa identifikatu diren bi ertzainek salaketa jarri dute ARGIAko […]
Ertzaintzak Iñigo Cabacas hil zuen, hori da epaitegietan argitu behar den kasu bakarra
ARGIAko lantaldeak elkartasuna adierazi nahi die Garako bi kazetariei, Jone Goirizelaia abokatuari eta Cabacas familiari.
Kazetaritzaren independentzia babes dezagun autoritarismotik
Espainiako Gobernuak, PSOE eta Ciudadanosen babesarekin, Kataluniako instituzio publikoen kontrola bereganatzeko mehatxua egin du. Tartean, TV3, Catalunya Ràdio eta Agència Catalana de Notícies (ACN) hedabideen funtzio publikoa deuseztatu eta kontrol politikoa ezarri nahi diete. Euskaldunon Egunkariaren bortxazko itxieratik hona, Espainiako […]
Kataluniako hedabide publikoen defentsan
Espainiako Gobernuak TV3, Catalunya Radio eta ACN zuzenean kontrolatzeko iragarritako asmoak adierazpen askatasuna eta prentsa askatasunaren aurkako eraso zuzena dela iritzi diogu ARGIAko langileok. Beraz, Euskal Herriko hainbat komunikabidetako langileek deitutako protestarekin bat egin du ARGIAk. Ostegunean, Bilbo, Donostia eta […]
- 1
- 2