San Sebastian aurreko kontzertua: ARGIAko kideak Donostiako udaletxean kantari
[Itsaso Zubiria Etxeberria] 2020 iritsi da baina badirudi ARGIAkoek ez diotela utzi nahi 2019an bete zuten mendeurren ospakizunen urteari ihes egiten. Ibili ez dira ba baserritarrez jantzita orain ehun urteko donostiarren papera eginez kantuan eta dantzan Piter Ansorenaren zuzendaritzapean? Non eta Donostiako Udalbatza aretoan, alkatea aurrean zutela, begirada zorrotz, San Sebastian aurrean urtero egiten den kontzertu berezian. Gerra aurrean Donostian argitaratzen zen Argia aldizkaritik hautatu...
Read MoreAstean asteko historia: 2018ko apirilaren 27a
[Koldo Izagirre] Uhain ertzean Ziburu farolak luze leinuru dena dakiten gizon argiek herria dute ilundu Uhain ertzean Ziburu zuek eta gu bi mundu sutara doaz guretzat ziren mila eta bost liburu Uhain ertzean Ziburu bake zapiak zimurtu alferrik ari zarete gutaz lepo beretik bi buru Uhain ertzean Ziburu ariak zerbait irun du aberats gaude xede zintzotan asmo gaiztoak ditugu Uhain artean Ziburu arrisku batzuk inguru hemen dakargu etorkizuna egon gaberik...
Read MoreDiru-laguntzak: Zeresan handiko sostengua
[Miren Osa Galdona] Gai delikatua da diru-laguntzena: gaiaz idazten den bakoitzean jomugan jartzen delako kargu publikoek hartu duten erabakia batetik, eta “ez zarete ezerekin konformatzen” mezuei aurre egin behar zaielako, bestetik. Alta, aldizkari honen historiak erakutsi du argiatarrek ez dutela ahoa itxita izan, eta artikuluetan kontatu izan dutela diru-laguntzen ebazpenen berri. 1987ko abenduaren 6ko astekariak azalean titular hau ekarri zuen: Jaurlaritza Argia itzali asmoz ari ote?...
Read More1990eko martxoaren 11
[Koldo Izagirre] Geroztik kopuru gizenagotan dabil emakumea bizitza publikoan eta erakunde politikoetan. Euroganberan, ehuneko hogeita hamasei dira. Estatu barruko legebiltzarretan ere poliki ugaritu zaizkigu. Zenbat aldiz hartzen du ordea hitza emakumeak legebiltzarretan? Gizonezkoen batez bestekotik urruntxo. Zenbat minutu emakumezkoen hitzak gizonezkoen jarioaren aldean? Gutxitxo. Ez nagiak direlako: bestelako funtzioak betetzen dituzte, lan handia egiten dute, oro har, gizonezkoek hastio...
Read MoreElixabete Garmendia eta Josu Landa: euskal kazetaritza konplexu, eta aitzakien gainetik
[Estitxu Eizagirre Kerejeta] Abenduaren 6an egin da aurtengo Durangoko Azokako Gogoetaren Plazako lehen mahai-ingurua. Elixabete Garmendia eta Josu Landa aritu dira Gorka Bereziartuaren puntuei erantzuten “Gu gara euskal prentsa. Euskaraz eta ez elebitan” izenburupean. Elkarrizketa tonu bizian joan da. Proiektu bera sasoi ezberdinetan partekatu izanak emandako konplizitatez, batek hasitako haritik besteak tira eginaz… une hunkigarririk ere izan da, gaurko egunez duela 29 urte...
Read MoreDurangoko Azoka: Lehen aldi hartatik urteroko hitzordua
[Miren Osa Galdona] Abendua ate joka sentitzearekin batera hasten gara Durangoko Azokan “erosi beharrekoak” zerrendatzen; labetik atera berriak diren diskoak, liburuak, aldizkariak eta beste zer nahi eskuratzeko desiran. Landakoko etxola txikien bestaldean egon behar direnentzat ere urteroko zita da, euskal kulturaren ekosistemarentzat ekoizten duten sortzaile, argitaletxe nahiz aldizkarientzat. Aldiz, halako topagunea izan ote zen Durangoko Azoka lehen urtean? 1965eko azaroaren 7ko Zeruko...
Read More2013ko urtarrilaren 13a
[Koldo Izagirre] Joxemi Zumalabe 43 urte bete gabe hil zen, gazterik, onenak emateko adinean. Oker zaude. Zumalabe zahar samar hil zen. Egin al duzue hogeigarren mendean behar baino lehen kendu zizkiguten euskaltzaleen kontaduria? Haren adinera heldu gabeko idazlez betea daukagu. Joxe Eltzok, umeak musikaz gozatzen zituen maisu poetak, 23 urte zituen agure segadunaren bisita hartu zuenean. Batxik, marinel kronista paregabe hark, 28 urte. Inazio Kamarero-Nuñezek, antzerkigile hasi berriko...
Read MoreEuskarazko lehen egunkari hura
[Miren Osa Galdona] Gutxi edo apenas izan du tarterik gure memorian, ustez lehen egunkaria izan behar zuen 1929ko saiakera hark. Hemeroteka webgunerako Argiaren materiala digitalizatzen ari zirela aurkitu zuten Armiarmako kideek izenik ez duen egunkariaren 0. zenbakia, Koldo Izagirrek botatako amuari tiraka. 1929an Donostiako Argia astekariarekin batera lehen euskal egunkaria izan behar zuenaren prototipo bat kaleratu zen, eta Josu Landak dion moduan, ez da kasualitatea orduan kokatzea lehen...
Read More2016ko otsailaren 14a
[Koldo Izagirre] Berrogei urte lehenago, 1977ko urtarrilaren 23ko azalean, Zeruko Argiak galde egiten zigun ETAk etorkizunik ba ote zeukan. Eta talde armatu bati ez ziola etorkizunik opa argitu ondoren, bere iritzia jakinarazi zigun editorialean: “Euskal Herriari sozialismo eta askatasun bideak bortxaz ukatzen zaizkion bitartean, borroka armatuak baduke erantzunik”. Hogei urte geroago —sozialismoa agendatik jausia zen ordurako—, eta formula apur bat berrituz, demokrazia homologatu...
Read MoreApika informatika: Teknologia erresistentzia tresna gisa
[Miren Osa Galdona] ARGIAren inguruan enpresa egitura bat eraikitzea izan zen 80ko hamarkadan kaputxinoen jabetzako Zeruko Argia eurenganatu eta ARGIA kooperatiba sortu zuten langileen asmoa. Hala, enpresa burujabe bat izatetik gertuago egongo ziren, aldizkariaren biziraupen osasuntsuaren mesedetan. Apika informatika enpresa testuinguru horretan sortu zen, kooperatibista berriak zorrari aurre nola egin pentsatzen zihardutenean, eta aldizkaria bera kaleratzea erronka handia zen garaian. Mundu...
Read More
Iruzkin berriak