Denok ez ditugu lanerako aukera berdinak
[Itsaso Zubiria Etxeberria] Inklusio soziolaborala bultzatzen duen proiektu berria sortu da Gipuzkoan: Batzen. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Inklusio eta Babes sarean dauden gazteak enpleguratzeko sistema da. Gazte migratuak eta bertakoak daude sare horretan –500 gazte inguru daudela diote erakundeko arduradunek–; alde batetik, babesgabetasun egoeran dauden 16-18 urteko adin txikikoak, eta bestetik, gizarte bazterketa egoeran edo arriskuan dauden 18-23 urtekoak. Diotenez, errealitatea da 23...
Read MoreNola saretu eskualde bat
[Itsaso Zubiria Etxeberria] Sareak badira askotarikoak. Sarea izan daiteke hari edo burdinazkoa, arrantzarako edo ehizarako balio dezake, sarea baliteke trikimailua izatea ere, tranpa, edo internet bera. Sarea izan liteke armiarmarena. Sarea izan liteke soziala. Edo babes-sarea. Azken esanahi honetan oinarrituta sortu zen Beterri Saretuz ekimena 2019an Beterri-Buruntza bailaran eta 2022rako helburuak eta ekintza plana aurkeztu berri ditu otsailaren 17an Usurbilen. Kanpo komunikazioan jarriko...
Read MoreMomentuek ere zaporeak dituzte
[Itsaso Zubiria Etxeberria] Nori ez zaio umetako oroitzapen bat burura etorri zerbait dastatuta? Memoriarik zaharrena omen. Herrialdeak ere zaporeekin gogoratzen ditugu usu, usaimenari zein lotuak. Pertsonekin ere lotu ohi ditugu gustuak. Baina uneek ere badute zaporerik, edo hala deskribatzen dira askotan, behintzat: une garratzak, mingotsak, gazi-gozoak… ARGIAko lantaldeak urteko balantzea egin du azken batzarrean: “Nolabaiteko aho-zapore gozoarekin amaitu dugu 2021 urtea”....
Read MoreErrigoraren bost otar Argia Jendearentzat
Abian da beste urte batez Errigora ekimenaren udazkeneko kanpaina, Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka lelopean. Nahi duen orok otarrak eskuratzeko aukera izango du Errigoraren webgunean zein ohiko puntuetan, eta hala, Nafarroa hegoaldeko laborantzari, euskararen aldeko proiektuei eta euskalgintzari ere ekarpen ekonomikoa egingo die. 2013an abiatu zenetik, Argian gertutik jarraitu izan dugu Errigoraren ibilbidea. 2014an Argia Saria eman genion, bertako produktuak eta euskara uztartzeko...
Read MoreZertan dabil Olatukoop?
[Itsaso Zubiria Etxeberria] Aurpegi berriak ikusiko ditugu hemendik aurrera Olatukoopeko koordinazio taldean. Orain artekoen erreleboa prestatzen aritu dira urtebetez eta 2020 erdialdera iritsi da aldaketa. Bi urteko konpromisoa hartu dute kide berriek, nahiz eta azpimarratu nahi izan duten garrantzitsua dela pertsonen erritmo eta errealitateak errespetatzea. “Aldaketa egoki egitea izan da helburua, presarik gabe, fundamentuz eta eroso; horregatik hartu dugu urtebeteko denbora”, azaldu...
Read MoreEtxe bakoitzak bere deskonfinamendua
[Itsaso Zubiria Etxeberria] Galderak aldatu egin dira azken bi asteotan. Beste fase batean gaude –irakurlea gehiago nahasteko intentziorik gabe, ez naiz ari Bidasoaren hegoaldekooi behintzat hain ezagun egiten zaizkigun lau fase zirraragarri horiez–. Hasi gara lanera bueltatzen, herrietako komertzio eta taberna batzuk ateak ireki dituzte… Baina nola antolatzen ari da etxe bakoitza baldintza eta neurriz jositako deskonfinamendu hau? Argian badirudi jendeak gustua hartu diola etxeko...
Read MoreKomunitateari oharra: Ez dugu inor ARGIArik gabe utziko arrazoi ekonomikoengatik
Garai txarrak datoz eta jakitun gara gure komunitateko ARGIA Jende asko oso kezkatuta dagoela. Ez da gutxiagorako. Mezu honekin ez gatoz ezer ere eskatzera, eskaintzera baizik. Diru sarrerarik gabe geratzen ari direnei, lana galdu dutenei, beren negozioak itxi behar izan dituztenei, aldi baterako itxita dauzkatenei… ARGIA proiektua sostengatzeko hartu zenuen konpromisoa bete ezin duzuenoi, edo ekonomikoki estu zabiltzatenei, gurekin harremanetan jartzeko eskatu nahi dizuegu mesedez,...
Read MoreLander Arretxea, nahi duzun arte: Kultura ez da hemen bukatzen
[Itsaso Zubiria Etxeberria] Elkarrekin egin genituen lehen pausoak ARGIAn Lander Arretxeak eta biok. Tira, udako kazetaritza praktikaldia egin genuen elkarrekin, berak hilabete batzuk lehenago egina zuen dagoeneko kolaborazioren bat edo beste hedabidearentzat. Zer diot kolaborazioren bat edo beste, 2012ko Kataluniako Diada indartsu haren jarraipena egiteko aukera izan zuen. Orain badoa, uzten ditu ARGIAko kolaborazioak, “isilik egoten jakitea ere komeni da”, bota dit irribarre bihurri...
Read MoreU30ean ARGIAn ere greba
Urtarrilaren 27an egin dute ARGIAko langileek batzarra, eta greba egitea erabaki dute bertan, Eskubide Sozialen Kartak egindako deialdiarekin bat eginez. Komunikabidea izanik, ARGIAko erredaktoreek greba aktiboa egingo dute ostegunean. Hau da, grebari jarraipena egingo diote, deituta dauden mobilizazioen zuzeneko lekukotasuna emanaz, eta sare sozialetan zabaltzen den informazioa ere bilduz. U30ean grebari buruzko albisteak baino ez ditu emango ARGIAk. ARGIAko langile bakoitzak bere herriko...
Read MoreLangileentzat hamairugarren ordainsaria eta kolaboratzaileentzat %10eko igoera
[Itsaso Zubiria Etxeberria] Sosa zertara bideratzen den, zein helbururekin, zer bultzatzeko. Norabide batean jarri edo bestean, asko esaten du dirua mugitzen duen pertsona, enpresa, gobernu, erakunde horretaz. Pastelaren partiketa zein inportantea den eta diruak batzuetan zein argi erakusten digun pertsona, enpresa, gobernu, erakunde hori nolakoa den eta zer interes dituen. 2019-2021 epe aldirako diru-laguntzen banaketa egin dute Eusko Jaurlaritzak eta EAEko hiru aldundiek. Pastela zatitu da....
Read More
Iruzkin berriak