ARGIAren barrenak
Etxe barruan egositakoak plazaratzeko gunea da hau. Irakurlearekin harreman zuzena izateko beste molde bat. Gurea adierazteko, zurea jasotzeko txokoa.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Matomo: aztertu zure webguneko trafikoa pribatutasuna errespetatuz - Iametza Interaktiboa(e)k Agur Google, kaixo Matomo: zure pribatutasuna babesteko neurri berriak ARGIAn bidalketan
- Antton(e)k Euskarak baditu milaka aurpegi bidalketan
- ana(e)k ARGIAk elkartasuna adierazi nahi die zibererasoen biktima izan diren hedabide independenteei bidalketan
- Ainhoa Ezeiza(e)k Lizentzia libreak, euskal hedabideen etxea eraikitzeko tresna bidalketan
- Lizentzia libreak(e)k Lizentzia libreak, euskal hedabideen etxea eraikitzeko tresna bidalketan
Artxiboak
- 2022(e)ko ekaina
- 2022(e)ko maiatza
- 2022(e)ko apirila
- 2022(e)ko martxoa
- 2022(e)ko otsaila
- 2022(e)ko urtarrila
- 2021(e)ko abendua
- 2021(e)ko azaroa
- 2021(e)ko urria
- 2021(e)ko iraila
- 2021(e)ko uztaila
- 2021(e)ko ekaina
- 2021(e)ko maiatza
- 2021(e)ko martxoa
- 2021(e)ko otsaila
- 2021(e)ko urtarrila
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko azaroa
- 2020(e)ko urria
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko abuztua
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko abuztua
- 2019(e)ko uztaila
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2019(e)ko otsaila
- 2019(e)ko urtarrila
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
Kategoriak
- 1919-2019 mendeurrena
- Aktualitatearen Gakoak
- Aldizkaria
- Aplikazioak
- ARGIA Eguna
- Argia Jendea mintzo
- Argia Sariak
- Durangoko Azoka
- Egin ARGIAkoa 2019
- Ekonomia sozial eraldatzailea
- Elikadura burujabetza
- Elkarlanak
- Erredakzioa
- Ingurumena
- Internet
- Kazetaritza ez da delitua
- Komunitatea
- Lan eskaintzak
- Liburuak
- OlatuKoop
- Sailkatu gabea
- Sailkatugabeak
- Sare sozialak
- Webgunea
Nola saretu eskualde bat
Atalak: Ekonomia sozial eraldatzailea, OlatuKoop
Usurbilen izan gara Beterri Saretuz ekimeneko aurtengo ekintza plana ezagutzeko (argazkia: Beterri Saretuz)
[Itsaso Zubiria Etxeberria] Sareak badira askotarikoak. Sarea izan daiteke hari edo burdinazkoa, arrantzarako edo ehizarako balio dezake, sarea baliteke trikimailua izatea ere, tranpa, edo internet bera. Sarea izan liteke armiarmarena. Sarea izan liteke soziala. Edo babes-sarea. Azken esanahi honetan oinarrituta sortu zen Beterri Saretuz ekimena 2019an Beterri-Buruntza bailaran eta 2022rako helburuak eta ekintza plana aurkeztu berri ditu otsailaren 17an Usurbilen.
Kanpo komunikazioan jarriko dute arreta eta indarra aurten ekimenean, aurtengo ekintza planaren azalpenetan azpimarratu bezala. Hezkuntza eta enpresen arteko elkarlana bultzatu nahi dute eta hezkuntza zentroekin elkarlanean aritzea da 2022ko asmoa.
Ekonomia Sozial Eraldatzailearen bueltan dabiltzan eskualdeko hainbat enpresa eta eragile biltzen hasi zirela badira hiru urte. Esperientziak trukatu eta eskualdean eragiteko helburuz ekimenak martxan jartzen hasi ziren eta hori izan zen parte-hartzean oinarritutako ekosistema enpresarial bat sortzeko ernamuina: Beterri Saretuz. Sarea egituratzeko lanetan aritu dira denbora honetan “batzen gaituzten ezaugarriak topatuz eta batera egin nahi duguna zehaztuz”, diote aurkezpenean, eta partaideen eskakizun nagusietakoa izan da praktikara pasatzea interkooperazioaren bidez. Pauso berri horri ekin diote orain.
Bidean sortu dituzte enpresetan parte-hartzea sustatzeko gida, beste eskualdeetako proiektuen berri izan dute eta formakuntza jaso dute ahalduntzearen edo interkooperazioaren inguruan. Azpimarratu dute interkooperazioaren garrantzia oraingoa bezalako krisi garaietan, eta kapital metaketa hutsetik ihes egiten duen eredu bat bultzatzeko, lurraldean bertan dauden proiektu eraldatzaileak elkar zaindu eta elikatzea dela gakoetako bat.
ARGIA hastapenetatik dago sartuta proiektuan, ulertzen baitu, nahiz eta Euskal Herri osoko proiektu komunikatiboa izan, badela bere printzipioetako bat “lurraldean” eragitea; auzoan, herrian, bailaran… txikitik. Oriako bazter honetatik ere eskualdeko beste eragileekin harremanetan jarriz, bestelako lurralde garapen bat aurrera eramatea posible dela sinetsita.