ARGIArik freskoenak Ipar Euskal Herriko harpidedunentzat
[Itsaso Zubiria Etxeberria] Bazen garaia. Eta nahi baino beranduago heldu bada ere, heldu da Ipar Euskal Herriko ARGIAren banaketa hobetu nahi duen sistema bat –aurretik ere egin izan dira saiakerak–. Gure herria zatitzen duen muga administratiboak zailtasun batzuk dakartza ditu aldizkariaren banaketa kudeatzerako garaian, hasteko, banaketa enpresa desberdinekin egin behar baita tratua. Eta interesak, lan egiteko moduak eta tratuak ez dira berdinak, noski. Hego Euskal Herrian ere nahikoa...
Read MoreGaia edozein dela ere, solas egin dezagun
[Itsaso Zubiria Etxeberria] Badira urte batzuk ARGIAko kazetariak ikerketa eta lan sakonagoak egin eta horiekin liburuak argitaratzen hasi ziren. Zuloan izan zen lehenengoa, eta gero etorri dira Berdea da more berria, Pape Niang. Hasiera berri bat eta Ez gara neutralak lanak. Argitaratzen azkenak izan dira Bidean, Txori Urdinak eta Sendabelarrek dakitena. Baina ba al zenekien, irakurle, liburuok saltzeaz aparte, egileak herriz herri solasaldiak egiten ari direla. Landareen inguruko bi izarrek...
Read MoreEfemerideak irakurri… edo entzun
[Itsaso Zubiria Etxeberria] ARGIAren egutegiko efemerideek badute formatu berri bat. Dagoeneko ezagutzen dugu paperekoa, duela gutxi jarri da martxan interneteko kanala, eta 2022a hastearekin batera jakin genuen Youtuben ere hasia zela bateren bat egunean eguneko efemeridea zintzilikatzen. Maider Ansa Zugarramurdi aranoarra ari da lan horretan, bere kasa, eta galdetu diogu nola heldu zion zeregin horri. “Lokuzio ikastaro bat egiten hasi nintzen eta grabazio aparatutxo bat erosi nuen....
Read MoreEgunerokoan euskaraz ‘hitzekin’ dadin
[Itsaso Zubiria Etxeberria] Belaunaldi osoak markatzen dituzten publizitate kanpainak ezagunak dira. Eman buruari pixka bat eta minutu batean baietz bat baino gehiago atera. Niri Colacao-ren kanta –arrazista samarra, portzierto– edo Nocilla-rena etorri zaizkit gogora berehala. Bakoitzak ditugu gure erreferentziak, baina zenbat slogan eta kanta sartzen dizkiguten barru-barruraino saltzaile handiek. Zein onak diren kabroiak. Herri txiki honetan espainolezkoak eta frantsesezkoak dira nagusi...
Read MoreEuskarak baditu milaka aurpegi
[Itsaso Zubiria Etxeberria] Aitortu beharko didazu, (batez ere gipuzkoar) irakurle, izan duzula inoiz tentaziorik barre egiteko beste lurralde bateko euskal herritar batek zurea ez den molde bat erabili duenean euskaraz zerbait espresatzeko. “Hori gaizki esanda dago”, pentsatu duzu zure barrurako. Eta zure barrurako denean gaitz erdi, batzuetan ausartu ere egiten baikara zuzentzen! Baina harrituko ginateke, esateko manera desberdin bat entzun eta trufatu aurretik hiztegian begiratuko...
Read MoreOstatu batek eskaini ditzake aukera anitz
[Itsaso Zubiria Etxeberria] Larzabaleko (Oztibarre, Behe Nafarroa) Espelletenia ostatuan kafe bat hartuz hemendik aurrera ARGIA irakurtzeko aukera izango duzu, Oztibarre inguruan bazabiltza, irakurle. Ostatua, jatetxea eta hotela dituen eraikin eder honek baditu nagusi berriak eta ibarreko dinamikentzat tresna moduan baliatu nahi dute. ARGIAko komunitatearen parte izatea proposatu digute eta, noski, pozez hartu dugu eskaera. Maialen Karrikondo eta Jeremi Larronde dira ostatua martxan jarri...
Read MoreJantziak ez dira zerutik erortzen, norbaitek egiten ditu
[Itsaso Zubiria Etxeberria] ARGIAren komunitatea, Argia jendea, ARGIAren lagunak… proiektuaren babesleei modu askotara hots egiteko formulak daude, babesleak ere askotarikoak baitaude. Izan daitezke produktu batzuen truke laguntza ekonomikoa ematen dutenak, sareko irakurleak, enpresako langile eta kolaboratzaileak, iragarleak, eta izan daitezke ere ARGIAk ateratzen dituen produktuen egileak, atzeko lanean aritzen direnak, beste enpresa batzuk akaso, baina enpresa lagunak. Sekula pentsatu...
Read MoreEgindako ekarpenari aitortza
[Itsaso Zubiria Etxeberria] Mezenasgoaren gaia ez da berria ARGIAn, mahai gainean askotan egondakoa da. Errenta aitorpenean hobari fiskala lortzen du mezenasgoaren figurak eta ezaguna da kultur elkarteetako bazkideen artean, esaterako. 2021ean eman du ARGIAk pausoa eta Hego Euskal Herriko ARGIAko kideek proiektuari egindako beren ekarpenagatik hemendik aurrera hobari hori eskuratzeko aukera izango dute. Euskararen esparruan lehentasunezko mezenasgo jarduera izatea lortu du ARGIAk. Aitortza...
Read More‘Pantailak euskaraz’ ekimeneko manifestuari atxikimendua
ARGIAko lantaldeak urteko azken batzarrean erabaki du atxikimendua eta babesa ematea Pantailak Euskaraz ekimenak euskarazko ikus-entzunezkoen alde kaleratutako manifestuari. Abenduaren 4an publiko egindako testuak euskararen normalizazioan “pauso sendoak emateko” hainbat neurri proposatzen ditu ikus-entzunezkoen sektorean. Besteak beste: finantzaketa publikoa argitzea eta indartzea; EiTB indartzea eta euskararen normalizaziorako tresna bihurtzea, tokiko telebistekin batera; zinema...
Read More[Komunitateari oharra] ARGIA berriz ere Jaurlaritzaren diru banaketatik baztertua. Babestu independentzia.
Eskandalu baten inguruan informatzeko idatzi dugu ondorengoa, iruditzen baitzaigu ARGIAren irakurleak ezagutu beharreko zerbait dela. Asteazkenean publiko egin dugu albistea: Eusko Jaurlaritzak hainbat hedabideren artean 5 milioi euro banatu ditu “pandemiaren eraginari” aurre egiteko, baina beste hainbat komunikabideri ez dio zentimo bakar bat ere eman, tartean ARGIAri. Diru publiko gehien jaso ohi dutenak dira berriz ere denon dirua jaso dutenak. Eguneroko prentsa idatzi eta irratiei eman...
Read More
Iruzkin berriak