ARGIAren barrenak
Hasiera » Internet » Istorioak, historia eta histeriak
Mar14 0

Istorioak, historia eta histeriak

Atalak: Internet, Komunitatea

Nagore Irazustabarrenak historia diren istorioak kontatzen ditu podkast berrian, Axier Lopez kazetariarekin elkarrizketan. Argazkia: Dani Blanco / ARGIA

[Itsaso Zubiria Etxeberria] Hau Oroimen Histerikoa da, historia diren istorioek txoratzen gaituztenon podkasta”. Horrela ematen dio sarrera Nagore Irazustabarrena Urangak, plazaratu berri duten saioari. Axier Lopez binakakoa osatzeko elkarrizketan jokoa emanez eta Eneritz Arzallus Alustiza makinetan. Tontotik gutxi duzu, irakurle, badakigu, eta uste dut podkastaren nondik norakoak ulertzeko nahikoa azalpen badela lehen esaldi hori. Astekariko Denboraren makina atala ere ezagutuko duzu, Nagore Irazustabarrena sinadura ere bai, eta tiroak nondik doazen jabetuta egongo zara honezkero.

Kristoren prepuzioarekin eman diote hasiera asteartero argitaratuko den saioari. Ez prepuzioaren tamainagatik (bueno, edo baita ere), Kristorena izateagatik baizik. Eztabaidak azalekoa eman badezake ere, askorako ematen du! Estreinaldia izateko ez dago batere gaizki.

“ARGIAtik heldu zitzaidan proposamena duela denbora bat. Podkasten kontsumitzailea naiz, oso gustuko dudan formatua da, baina proposamena jaso berritan eman zidan halako bertigo bat horrelako zerbait egiteak. Elkarrizketa formatua izango zuela jakindakoan, ordea, egingarriagoa iruditu zitzaidan”, azaldu digu Irazustabarrenak. “Paperera ohituta nago, idaztera, eroso nago terreno horretan, baina aitortu behar dut podkastak badituela bere abantailak: musika, adibidez. Kontatzen ari garenari soinu-banda jarri ahal izatea ederra da, nahiz eta paperak ematen duen irudia jartzeko aukera galdu”, jarraitu du.

Aspalditik etxekoa

1997an sartu zen ARGIAn Nagore Irazustabarrena. Lehendabizi, Historia ikasia izanik, dokumentazio lanetan aritu zen eta, enpresan garai konplikatuak izanik (grebak eta abar, honek beste artikulu baterako eman dezake eta ezin dena orain kontatu), idazten hasi zen. Hamar urte egin zituen taldean, 2006an aldizkariko Denboraren makina atala martxan jarri eta kolaboratzaile papera hartu zuen arte. Ordutik gozatzen dugu historia diren istorioen zaleok astekariko sail txikiarekin eta orain podkastaren oparia jaso dugu.

Grabatuta dituzte dagoeneko hurrengo atal batzuk. Gaiak hamaika. Eta aurrerapen txiki bat ere egin digu: “Podkastaren izenburuari saio bat eskaini diogu, historian zehar emakumeon gaixotasun bezala identifikatutako histeria aldarrikatzeko”.

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAren barrenak

Etxe barruan egositakoak plazaratzeko gunea da hau. Irakurlearekin harreman zuzena izateko beste molde bat. Gurea adierazteko, zurea jasotzeko txokoa.

Azken bidalketak

  • Gazteak datoz ate joka
  • Eskoziako lehen ministro Yousaf ARGIAn elkarrizketatu genuen, duela 15 urte
  • Plazara, euskara plazara!
  • Istorioak, historia eta histeriak
  • Morse, telegrama eta mugikorrak

Iruzkin berriak

  • Orain dela 30 urte Joxemi Zumalabe hil zen – Joxemi Zumalabe Fundazioa(e)k 42 urte besterik ez bidalketan
  • 42 urte besterik ez(e)k 42 urte besterik ez bidalketan
  • Imanol Alvarez(e)k Argiaren abiaduran eta duin bidalketan
  • Chivitek Irulegiko eskuaz esandakoak, hizkuntza politiketan badu islarik? - Angelu itsua(e)k Euskara Nafarroa osoan ofiziala izatea eskatzen duen adierazpenarekin bat egin du ARGIAk bidalketan
  • Lizentzia da prozedura - Gazteluko plazatik(e)k Lizentzia libreak, euskal hedabideen etxea eraikitzeko tresna bidalketan

Artxiboak

  • 2023(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko abendua
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko uztaila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua

Kategoriak

  • 1919-2019 mendeurrena
  • Aktualitatearen Gakoak
  • Aldizkaria
  • Aplikazioak
  • ARGIA Eguna
  • Argia Jendea mintzo
  • Argia Sariak
  • Durangoko Azoka
  • Egin ARGIAkoa 2019
  • Ekonomia sozial eraldatzailea
  • Elikadura burujabetza
  • Elkarlanak
  • Erredakzioa
  • Formakuntza
  • Ingurumena
  • Internet
  • Kazetaritza ez da delitua
  • Komunitatea
  • Lan eskaintzak
  • Liburuak
  • OlatuKoop
  • Sailkatu gabea
  • Sailkatugabeak
  • Sare sozialak
  • Webgunea

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA