Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalerako sarrerak ARGIAko kideentzat

argia
0

Nafarroako Bertsolari Txapelketaren laguntzailea da ARGIA. Elkarlan horri esker, Iruñean abenduaren 2an jokatuko den finalerako bi sarrera bikoitz helarazi dizkigu Nafarroako Bertsozale Elkarteak, harpidedunen artean zozketatzeko.

Bertso finala Iruñeko anaitasuna kiroldegian egingo da arratsaldeko 17:00etan eta honako bertsolariak ariko dira: Eneko Lazkoz Martinez, Joanes Illarregi Marzol, Josu Sanjurjo Alzuri, Julio Soto Ezkurdia, Saats Karasatorre Martinez, Saioa Alkaiza Guallar, Sarai Roles Vitas eta Xabat Illarregi Marzol. Gai jartzaile lanetan, berriz, Ainhoa Larretxe Agirre eta Ander Aranburu Arriola ariko dira.

ARGIAkoa baldin bazara, idatzi email bat azaroaren 28a eguerdiko 12:00ak baino lehen komunitatea@argia.eus helbidera edo deitu 943 37 15 45 telefono zenbakira eta zure izen abizenak eman, bertso finalerako sarreren zozketan parte hartu nahi duzula esanez.

Oraindik kide ez bazara eta proiektu komunikatibo honi bultzada emateaz gain halako eskaintza eta zozketetan parte hartzeko aukera izan nahi baduzu, animatu eta egin zaitez ARGIAkoa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA