Palestinaz informatzen jarraitzeko zure laguntza behar dugu

Axier Lopez
0

Israel Palestinan egiten ari den genozidioak aurrera darraiela ikusita, eta are okerragoa dena, sarraskia normalizatzen ari garela ikusita, ARGIAko lantaldeak planto egin eta zenbaki berezia, monografikoa, atera berri dugu, argi esateko: ez gure izenean. Azpiko bideo hau publikatu berri dugu gure mezua azaltzeko:

Esfortzu berezia egin dugu aste batetik bestera halako aldizkaria egiten, eta espero dugu irakurleon gustuko izango dela. Egia esan, eduki asko dago ertz ugarietatik gaian sakontzeko, hemen dituzue eduki guztiak. Horrez gain, gaiarekin bat datorren Larrun monografikoa ere argitaratu dugu aste honetan.

“Euskal Herriko eta Europako gobernuak eta haien menpeko hedabideak ‘Israelen defendatzeko eskubidearen’ izenean herri oso baten aurkako erasoa zuritzen ari dira. ARGIA osatzen dugunok ahotsa altxatzeko beharra sentitu dugu. Hainbatetan esan dugu: ez gara neutralak. Nola izan neutralak genozidio baten aurrean? Mundu osoaren zimenduak eta lotsak astintzen ari den bidegabekeria honen aurrean, ez dugulako arazoaren parte izan nahi, konponbide justuarena baizik”, idatzi dugu editorialean.

Kazetaritzak mundua ulertzeko, eraldatzeko eta hobetzeko jarduna beharko luke. Kazetaritza independenteak ez du zerikusirik boteredunen adierazpenak akritikoki zabaltzearekin edo “bi aldeen” argudioak jasotzearekin. Ausardiaz jokatzeko garaiak direla uste dugu, palestinarren erresistentzia eta Israelen okupazioa hobeto ulertzen lagundu nahi izan dugu zenbaki honekin. Palestinan deskolonizazioaren, justiziaren eta berdintasunean oinarritutako konponbide justuaren alde gauden euskal herritarroi zuzendutako publikazioa da.

Gauzak horrela, kazetaritza independentea babestera deitu nahi ditugu herritarrak. Mundua hartzen ari den norabidea ikusita, berebiziko garrantzia du. Zuk nahi duzun diru ekarpena egin dezakezu.

EGIN ARGIAKOA

ARGIAn ez dugu Israelen genozidioa justifikatuko edo zurituko. Ez gara genozidio baten propagandaren parte izango. Horregatik argi diogu:

Ez gure izenean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA