Morse, telegrama eta mugikorrak
[Itsaso Zubiria Etxeberria] Teknologia berriek eraman naute zaharrak nola funtzionatzen zuen errepasatzera, irakurle. Azalduko dizut: jaso dut proposamena ARGIAren Telegram kanalaz idazteko artikulua, hori da sokaren muturra; WhatsApp-era eraman nau nire neuronen lehen txispak; horrek hegoaldean (beraz, Espainian) behintzat hain ezagun egin zen whastaaaap iragarkira (Frantzian ere bai?); hortik Telegram izena nondik etorriko den pentsatzera; eta iritsi naiz Wikipedian telegrama eta telegrafo...
Read MoreAmuak, sareak
[Itsaso Zubiria Etxeberria] Edo sare sozialetan bazaude, edo ez zara inor. Ikusezina zara. Hori da gaur egungo joera, askoren pentsaera eta askorentzat errealitatea. Baina sare sozialetan egoteak zer esan nahi du? Edozein modutara egoteak balio du? Zer komunikazio estrategia erabili behar ditu hedabide batek sare sozialetan funtzionatzeko? ARGIAk formazio saio bat egin berri du Hiru Damatxorekin eta hasteko, egin dute balorazio bat eta jaso dituzte iritziak eta aholkuak. Hemendik aurrera,...
Read MoreMastodon sare sozial deszentralizatuan ere jarrai dezakezu ARGIA hemendik aurrera
Komunitateari beste informazio iturri bat eman eta sare sozial libre eta banatuen alde urrats bat emateko asmoz, Mastodonen kontua sortu dugu. Helbide honetan aurki daiteke: https://mastodon.social/@argia Zer da Mastodon? Mastodon microblogging sare sozial libre eta banatu bat da. Hauek dira ezaugarri nagusiak: Multinazional bilakatuak diren sare sozial nagusienek ez bezala, Mastodonek ez dauka enpresa handirik atzean. Banatua da. Twitter, Facebook, Instagram…...
Read MoreKazetaritza herritarrerako deia: Izan ARGIAren begi eta belarriak Katalunian
Asteburuan milaka lagun joango dira Euskal Herritik Kataluniara, urriaren 1eko erreferenduma bertatik bertara bizitzera. ARGIAko hainbat kazetari ere han izango dira, gertaeren nondik norakoen berri emanez. Baina gertakariaren garrantzia ikusita, zuen laguntza eskatu nahi dizuegu: bidalizkiguzue argazkiak eta bideoak. Hemen deia: Egin nahi duzu kazetaritza herritarra? Kataluniara bazoaz eta han gertatzen denaren berri eman nahi duzu ARGIAren bidez? Horretarako ongi gorde telefono zenbaki hau:...
Read More20.000 gara Facebooken!
Facebooken 20.000 laguneko komunitatea osatu dugu! Oso pozik gaudela jakinarazi nahi dugu, milesker guztioi! Milesker ARGIAren informazioa irakurri eta partekatzen duzuen guztioi. Milesker ARGIAko komunitateko kide guztioi proiektu honi bultzada emateagatik! Askok beste alde batera begiratzea nahiago duten arren, ez gara naïf-ak eta kontziente gara Facebook ere Interneteko “anaia handiak” kontrolatutako tresna dela. Hala ere, komunikabide independenteon indarra gure funtzio soziala...
Read MoreARGIAk kanala ireki du Telegramen
Komunitateari beste informazioa iturri bat eman eta teknologia berrien bidean urrats berriak egiteko asmoz, Telegramen ARGIAko kanala sortu dugu. Helbide honetan aurki daiteke: telegram.me/ARGIAeus edo bestela, bilatu “argiaeus” Telegram aplikazioan. Zer da Telegram? Telegram mugikorretarako sortutako aplikazioa da, Whatsapp bezala, baina ezberdintasun batzuekin: kanal publikoak sortzeko aukera, irudiak sor daitezke emotikonoen ordez, eta abar. Mugikorretan, tabletetan eta...
Read MoreJarraitu ARGIA Instagramen ere
Instagram sare sozialean kontua ireki dugu. Argia.eus erabiltzailearen bitartez, aldizkariko azalak eta bestelako argazkien bidez aktualitatearen jarraipena egingo dugu. Gure komunikazio proiektua barnetik ezagutzeko aukera ere izango da. Instagram 2010eko urrian sortu zuten mugikorrerako aplikazio gisa. Zerbitzua arrakasta irabazten joan zen eta 2014ko abenduan 300 milioi erabiltzaile baino gehiago...
Read MoreKatalunia independentziarantz, gertuko jarraipena
Azaroaren 9ko kontsulta ikusmiran lehenik, Kataluniako egoera politikoari gertuko jarraipena egitea erabaki dugu. Horregatik, batean eta bestean topatzen ditugun gakoak ematen joango gara irakurleari informazio laburren bitartez. Guztiak argia.eus/katalunia-independentziarantz kanalean biltzen joango gara. Horretarako, Katalunia Independentziarantza kanala prestatu dugu. Twitterren ere @argia_katalunia kontuarekin Kataluniako gertaeren berri emango...
Read MoreTwitterrek berraktibatu du @ArgiaEnglish kontua, hainbat egunez ezgaituta izan ostean
Joan den larunbatean sortu genuen Twitterren Euskal Herriari buruz ingelesez informatzeko @ArgiaEnglish kontua. Ordu gutxitan 200 jarraitzaile lortu ostean, hurrengo eguneko giza katearen berri ingelesez ematea zen asmoa. Tomorrow more than 100.000 Basques will form a human chain for the right to decide their future. #GureEskuDago pic.twitter.com/pgu5myBLnM — Argia English (@ArgiaEnglish) June 7, 2014 Hainbat txiolarik poza adierazi zuten berriarekiko. @larbelaitz @ArgiaEnglish...
Read MoreARGIAko edukiek oso harrera ona dute Twitterren, ikerketa baten arabera
Euskaldunek Twitterren bidalitako mezuetan dauden informazio iturriak edo loturen jatorriak ikertu dituzten CodeSyntax-eko kideek. “Euskaraz txiokatzen dugunean, zein iturri informatibo ari gara erabiltzen eta partekatzen?” galderatik abiatuta, hainbat dira Umap.eu-tik atera dituzten datuak, baita ateratzen diren ondorioak ere. Batzuk nabarmenduko ditugu hemen, baina artikulu osoa irakurtzea gomendatzen dugu. Euskarazko mezuetan erabiltzaileek jartzen dituzten loturei begiratuz...
Read More
Iruzkin berriak