ARGIAren Barrenak
Internet Sare sozialak
by argia
  • Internet
  • Sare sozialak

Mastodon sare sozial deszentralizatuan ere jarrai dezakezu ARGIA hemendik aurrera

argia
2018-04-04
1

 

Komunitateari beste informazio iturri bat eman eta sare sozial libre eta banatuen alde urrats bat emateko asmoz, Mastodonen kontua sortu dugu. Helbide honetan aurki daiteke: https://mastodon.social/@argia

 

 

Zer da Mastodon?

Mastodon microblogging sare sozial libre eta banatu bat da. Hauek dira ezaugarri nagusiak:

  • Multinazional bilakatuak diren sare sozial nagusienek ez bezala, Mastodonek ez dauka enpresa handirik atzean.
  • Banatua da. Twitter, Facebook, Instagram… zentralizatuak dira baina Mastodonen federatutako hainbat instantzia daude. Ezagunena mastodon.social da baina software librea denez nahi duenak bere instantzia propioa sortu dezake. Horri esker elkar konektatutako komunitate asko daude, adibidez, katalan hiztunek sortutako mastodont.cat.
  • Webean, GNU/Linuxen, Windowsen, OS Xen, Androiden, iOSen… erabil daiteke. Hemen klikatuta bezeroen zerrenda aurki dezakezu.

Mastodoni buruz gehiago jakin nahi baduzu Dabid Martinezek idatzitako “Sare sozial banatuak: ikasi Mastodon kontua sortzen eta kudeatzen” artikulua gomendatzen dizugu.

1 Iruzkin
    Hemen da Mastodon.eus – Iametza Interaktiboa (e)k dio: Erantzun
    2019-10-15, 16:27

    […] ondoren mastodon.social instantzian Argiaren kontua zabaldu zuen. Argiaren barrenak blogeko "Mastodon sare sozial deszentralizatuan ere jarrai dezakezu ARGIA hemendik aurrera" artikuluan eman zuten albistearen berri. Iametzak ere ere zabaldu zuen kontu bat, noski. […]

Utzi erantzuna Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Euskalgintzako enpresak aztergai, iraupenerako gako bila2018-03-23
Herri mugimendua beti bildu izan da plazan2018-04-15
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA