Herri mugimendua beti bildu izan da plazan

argia
0

Kalea beti izan da herri mugimenduarena. Kalean edo kaleak erakusten du indar eta ahulgune. ARGIAn Plaza eskaini zaio Euskal Herriko eragile sozial orori, www.argia.eus/plaza helbidean. Dagoeneko badira berrogei bat talde bilduta bertan, eta bilduta soilik ez, eurek elikatu eta berritzen dute beren txokoa modu independentean. Baldintza: euskara.

Iragan abenduan jarri da martxan Plaza, ARGIAren webgune berrituarekin batera. Nondik nora dator, ordea, eragile sozialei zuzendutako espazio berezitu hau?

Oso presente ditu Euskal Herriko herri mugimendua eta gizarte zein kultur eragileak ARGIAko lantaldeak, batez ere azken urte hauetan. Ohartu dira, baina, hedabideek sarri ez dutela mugimendu hauen inguruko nahikoa informazio, edo informazioa izanik ere ez direla denen beharrak asetzera ailegatzen. Hortaz, zergatik ez eman beraiei tresna erraz bat, beren buruen berri eurek idatzi eta ARGIAren webgunean publikatzeko? Plazak badu bere leihoa webguneko orri nagusian, eta beraz, publikatutakoa bertatik pasatzen da.

Informazioa sareko multinazionalen esku

Eragile batek Plazan informazioa eta albisteak jartzeko modu bat baino gehiago du. Badira beren webgune propioa duten taldeak, eta horiek RSS bidez automatikoki sortu dezakete beren biltegia gurean; esan bezala, beti ere euskaraz bada.

Baina badira beste talde eta eragile txiki asko beren orrialde edo blogik ez dutenak, eta euren informazioa sare sozialen bidez zabaltzen dutenak. Kasu honetan albistea editatzeko aukera dute eragile hauek guztiek, beren informazioa sareko multinazionalen eskuetan bakarrik utzi gabe, behintzat. Zeren, kontziente al gara noizbait sare sozial horiek itxi edo desagertzen badira gure ibilbide guztia ere beraiekin eramango dutela?

Hori ekiditeko ere bada Plaza hau, baliabide gutxi dutenei ere modu erraz batean bere espazioa eskaintzeko. Hilabete gutxitako kontua da oraindik, baina ARGIAko lantaldea oso gustura dago emandako pausuarekin. “Potentziala duen bidea” dela aipatu dute, dagoeneko fruituak ematen ari dena, eta gonbidapena luzatzen die herri mugimendu orori batzeko plaza zabal honetara.

Euskal Herriko herri mugimenduaren informazio iturri etengabekoa martxan da!

Plazan dauden eragileak:

Administrazioan Euskaraz Taldea
ARGIA
Askekintza
Ataramiñe
Bagera Elkartea
Bizi! Mugimendua
Booktegi
CNT Sindikatua
Dantzan
Egia Bizirik Auzo Elkartea
Egiari Zor Fundazioa
EHNE Bizkaia
Ekologistak Martxan
ELA Euskal Sindikatua
Errigora
Etzi Portu Maritimoa
Euskal Herriko Laborantza Ganbara
Euskara ari du
Gaindegia
Galerna aldizkari donostiarra
Garabide Elkartea
Gipuzkoa Zutik
Gure Esku Dago
Herri Unibertsitatea
Hizkuntz Eskubideen Behatokia
Ikasle Abertzaleak
Independentistak Sarea
IPES
Itsas Enara Ornitologia Elkartea
Izadi Fundazioa
Joxemi Zumalabe Fundazioa
Kalea Guztiona Da
Komite Internazionalistak
LAB Sindikatua
Landalan Ingurumen Elkartea
Latinoamerikako Multinazionalen Behatokia
Manu Robles-Arangiz Fundazioa
Naturkon-Naturaren Kontserbazioa Gipuzkoan
Olatukoop
Soziolinguistika Klusterra
UEU
Zabalik Elkartea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA