20.000 gara Facebooken!

argia
0

Facebooken 20.000 laguneko komunitatea osatu dugu! Oso pozik gaudela jakinarazi nahi dugu, milesker guztioi! Milesker ARGIAren informazioa irakurri eta partekatzen duzuen guztioi. Milesker ARGIAko komunitateko kide guztioi proiektu honi bultzada emateagatik!

Askok beste alde batera begiratzea nahiago duten arren, ez gara naïf-ak eta kontziente gara Facebook ere Interneteko “anaia handiak” kontrolatutako tresna dela. Hala ere, komunikabide independenteon indarra gure funtzio soziala denez, eta hori lortzeko jendearengana heltzea ezinbesteko zaigunez jendea dagoen lekuan eragin behar dugu. Horregatik, plaza erraldoi honetara bestelako informazioa ekartzeko apustua egin genuen.

Alderdi politiko, multinazional eta bankuen hedabideek, sinesgarritasunean behera badoaz ere, dirutzak xahutzen dituzte marketing eta sare sozialetan, jende asko beren informazio sareetan harrapatuz korronte orokorraren izenean. Horrela ere iritzi publikoan eragiten dute.

Guk ARGIAn ez dugu halako dirutzarik, baina diruak erosi ezin duen altxorra daukagu: komunitate aktiboa. Gure indarra komunitatean egonik, bera etengabe indartzea egin beharreko lana dugu. Horregatik, mesede bat eskatu nahi dizuegu: Hartu minutu erdi bat eta gonbidatu zuen lagunak ARGIAko Facebook orria atsegitera.

Oso oso erraza da. Beheko irudian duzu nola egin. Orriaren goiko aldean dagoen ‘…’ botoian klik egin eta “lagunak gonbidatu” aukeratu. 20.000 kide milaka eta milaka lagun berrirengana heltzeko mugimendu bikaina gara.

Boterea geroz eta kontzentratuago dagoen garaiotan, kazetaritza independentea guztiz beharrezkoa da. Albiste asko eta informazio gutxiko garaiotan, errealitatea ikuspegi kritikoz lantzen jarraitu nahi dugu. Informaziorik gabe ez dago demokraziarik. Eta guk, ARGIAn, komunitateak hala ikusten duen bitartean, txikitik eragiten jarraitzeko prestutasun osoa dugu. Eta nola ez, euskaraz.

Argiako kide egin nahi duenak, hemen du lotura.

Milesker eta jaso besarkada bana Lasarte-Oriako erredakziotik!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA