Multinazionalen mehatxuei aurre egiteko ere, babestu kazetaritza independentea
Jakingo duzuenez, oraingoan multinazional batek erabaki du ARGIAren aurka egitea. Suitzan egoitza duen Solway Investment Group enpresakoak, munduko nikel erauzle handienetakoak, bere Madrilgo abokatu bufetearen bidez, mehatxuka etorri zaizkigu ez hanka ez buru ez duten akusazioekin. Ez badakizu zertaz ari […]
Morse, telegrama eta mugikorrak
[Itsaso Zubiria Etxeberria] Teknologia berriek eraman naute zaharrak nola funtzionatzen zuen errepasatzera, irakurle. Azalduko dizut: jaso dut proposamena ARGIAren Telegram kanalaz idazteko artikulua, hori da sokaren muturra; WhatsApp-era eraman nau nire neuronen lehen txispak; horrek hegoaldean (beraz, Espainian) behintzat hain […]
42 urte besterik ez
[Itsaso Zubiria Etxeberria] Ezagutzen zaitudanaren sentsazioa dut, eta hainbeste gauza entzunagatik, batere ezagutzen ez zaitudanarena ere bai. Ondo ezagutzen zintuen jendez inguratuta bizi izan naizelako izango da, Zeruko Argiatik ARGIAra pasatzeko bidearen, Egunkaria Sortzenen eta Euskaldunon Egunkaria-ren sorreraren historia eta […]
Net Hurbil: 20 urteko oinarriarekin, etorkizuneko munduari begira
[Urko Apaolaza Avila] Jabetuko zinen, irakurle, opor aurreko azken astekarian ohar berezia zekarrela Net Hurbilek, testuaren amaieran. Pello Zubiria Kaminok sail horretako artikuluak idazteari utziko dio: “Lankide gazteago eta indartsuagoei heldu zaie txanda”, dio kazetari beteranoak. Hala ere, oraindik ikusiko […]
Zoramenaren barruan pausa txiki bat
[Itsaso Etxeberria Zubiria] Mundua konprenitzea ez dago oraintxe erraza. Sekula egon bada. Garai ez oso eder bezain interesgarriak bizi ditugu eta nahi adina ertz topa ditzakegu, lupa eskuan, sakon aztertzeko. Eguneroko bizimoduaren abiadurak bere zurrunbiloan harrapatuta gauzkan honetan, abuztua hartzen […]
Udako lanaldia ARGIAn
[Itsaso Zubiria Etxeberria] Maddi Viana Zubimendi. @maddi76_ izenez ezagutua Twitterren. Donostiakoa da, Egiakoa, justuagoak izanda; 24 urte egin berria da eta ARGIAn ari da ekainaren 1etik lanean, unibertsitateko karrera egiten ari den bitartean praktikaldia egiteko aukera aprobetxatuta. Uda osoa pasako […]
ARGIArik freskoenak Ipar Euskal Herriko harpidedunentzat
[Itsaso Zubiria Etxeberria] Bazen garaia. Eta nahi baino beranduago heldu bada ere, heldu da Ipar Euskal Herriko ARGIAren banaketa hobetu nahi duen sistema bat –aurretik ere egin izan dira saiakerak–. Gure herria zatitzen duen muga administratiboak zailtasun batzuk dakartza ditu […]