500 dokumental baino gehiago ARGIAn, euskaraz eta doan

Axier Lopez
0

2010eko maiatzean ireki genuen dokumentalen txokoa Argian. Pretentsio handirik gabe hasi ginen, baina jakitun ginen horren beharra egon bazegoela: euskarazko ikus-entzunezkoen zabalpenean eta antolaketan hutsune handia zegoen.

13 urte eta erdi pasa dira eta konturatzerako, txirriki-txarraka, pasa den ostiralean 500garren dokumentala sareratu dugu ARGIAn. Ez da kopuru makala, ezta?

Euskarazko dokumentalen txokorik handiena

Dokumentalen kanalak helburu bikoitza du: euskarazko lanei eta sortzaileei zabalpena ematea eta lan horiek euskaldun guztien eskura era txukunean eskaintzea.

15 egunean behin lan bat argitaratzen hasi ginen, baina ikusita sortzaile eta ikusleen harrera ona, ostiralero dokumental bat sareratzen saiatu ginen, baita lortu ere. Horretarako bi dira baldintzak. Batetik, lana kalitate eta interesa aldetik txukuna izatea (bai, badakigu guztiz subjektiboa dela). Eta bestetik, euskaldun guztiok ulertzeko modukoa izatea. Alegia, dokumentala osorik euskaraz izatea edo euskarazko azpidatziekin. Lan baten berri eman nahi badiguzue: multimedia@argia.eus

500 dokumental sareratu ditugu.

Denak euskaraz. Denak pertsona ororentzat ikusgai, doan: ARGIAko DOKUMENTALEN KANALA

Milesker ARGIAko kide guztiei zuen diru ekarpenek posible egiten dutelako hau bezalako proiektuak sortzea eta mantentzea. Oraindik ARGIAkoa ez bazara, animatzen zaitugu pausoa ematera: EGIN ARGIAKOA

Eskerrik asko sortzaile guztiei, sarera publikoki igo edota ARGIAra zuzenean bidali dizkiguzuen lanengatik!

Euskarazko sorkuntzari leiho hau eskaintzen jarraituko dugu.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA